Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ARRISKU KARDIOBASKULARREKO FAKTOREAK EUSKAL ERAKUNDE PUBLIKOETAKO ADMINISTRAZIO -LANGILEETAN

Egileak:

G Vallejo

E Abasolo

V Prado

E Etxebarria

LC Abecia

Galdakaoko Ospitalea. Zainketa Intentsiboak eta pNeumologia


Sarrera

SARRERA Gaixotasun kardiobaskularrek gaur egungo populazioan daukaten morbimortalitate altua dela eta, gaixotasun-talde garrantzitsuena osatzen dute.

Helburuak

HELBURUA Bizkaiko administrazio-langileen arrisku kardiobaskularreko faktore garrantzitsuenak ikertzea.

Metodoak

METODOAK Ikerketa-taldea Bizkaiko udaletxe ezberdinetako 639 administrari langileek osatu zuten. Langile hauei egindako laneko osasun-azterketen bidez honako datu hauek aztertu ziren: erretzeko ohitura, gorputzaren masa-indizea, tentsio arteriala, odoleko glukosa-maila, kolesterola, HDL kolesterola, LDL kolesterola eta triglizeridoak, generoaren eta adinaren eragina kontuan izanik.

Emaitzak

EMAITZAK Ikertutako aldagai guztietan gizonezkoetan, emakumezkoetan baino maila altuagoak aurkitu izan dira. Gainpisuak eta loditasunak, tentsio arterial altuak eta odoleko glukosa-mailak, kolesterolak, LDL kolesterolak eta triglizeridoek adinarekin gora egiten dute era adierazgarrian. Euskal Autonomia Erkidegoko populazioarekin konparazioa egiterakoan, loditasuna eta gainpisua, tentsio arterial altua, hiperkolesterolemia eta hipergluzemia maila altuagoak aurkitu izan ditugu gure administrari-taldean.

Ondorioak

ONDORIOAK Lortutako emaitzek adierazten dute Bizkaiko administrari langileek, adineko gizonezkoek bereziki, arrisku kardiobaskular garrantzitsua eta populazio orokorrak baino altuagoa daukatela. Hortaz, prebentzioko programak ezartzea (dieta aldaketa, ariketa fisikoa egitea, eta abar) beharrezkoa egiten da mota honetako langileetan.

Bibliografia

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan