Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HERIOTZA FETALA, NOLA JOKATU?

Egileak:

Z Urtaran Ibarzabal

I Urtaran Ibarzabal

A Urtaran Ibarzabal

Txagorritxu Ospitalea, Erditze Gunea


Sarrera

SARRERA Heriotza fetala erditze garaia baino lehenago edota kontzepzioko produktuaren kanporaketa guztiz burutu aurretik gertatzen dena da, gaur egun % 6,32a delarik. Emakumea osasun-zentrora jotzea bultzatzen duen sintoma ohikoena mugimendu fetalak etetea da.

Helburuak

DOLUA Hilberriarekiko sortu diren lotura emozionalak mozteko beharrezkoak diren pausoak biltzen dituen prozesua da, sortutako egoera honi modu egoki batean aurre egiteko. Doluak sintoma somatiko, psikologiko eta jokaerazkoak daramatza, beti fase berdinak jarraituz.

Metodoak

OSASUN-LANGILEEN JARRERA • DILATAZIO FASEAN - Senitartekoen laguntza bultzatu - Heriotzaren inguruko azalpenak eman - Mina arindu. Egoera obstetrikoak baimentzen duenean analgesikoak eman daitezke, emakumeak horrela nahi izanez gero - Komenigarria litzateke emakumeak erne eta kontzienteki bizitzea erditzea eta jaioberriaren heriotza - Gurasoek beste jaioberrien negarrak entzutea ekidin edo saihestu • FETUAREN KANPORATZE FASEAN - Gurasoek gorpua ikusi eta ukitzea gomendatzen duten ikerketak badira. Hilberria ikusteak dolu patologiko bat pairatzearen arriskua gutxitzen du - Izena eman, familiaren parte izateko eta beste seme-alabengandik bereizteko - Nekroskopiaren eskaera gomendatu, heriotzaren zergatia argitu eta erru- sentimenduak desagerrarazteko - Emakumea jaioberririk ez dagoen zerbitzu batera eraman • OSPITALETIK JOATERAKOAN - Ehorzketa eta errauspenerako informazioa erraztu - Bikotearen artean gerta daitezkeen arazoei buruz ohartarazi, erru, tristura eta amorru sentimenduak ager baitaitezke

Emaitzak

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan