Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

5.2. Arrisku-faktoreen kontrola gaixoen mobilizazioak langileengan sortutako gaitzetan

Egileak:

Iciar Muñoz Martin

M. Arritokieta Unanue Ibañez

M. Aranzazu Errazkin Ugarte

Carlos Fernandez Tellez

Ester Vaquero Saez

Osakidetza. Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua.


Sarrera

Osasunbideko langileen osasuna zaintzeko berauen lan baldintzak aztertu ditugu, zehazki gaixoen mobilizazioan dauzkaten baldintzak. Datuak biltzeko bi iturri izan ditugu: langileen osasunaren zainketan lortutakoak eta lan istripuen analisia. Hauen arabera, mobilizazioak erizainek eskuz eginak izaten dira gehienetan, eta honen ondorioz, ohikoak dira gehiegizko esfortzua egiteak eragindako istripuak.

Helburuak

Gaixoen mobilizazioa modu egoki batean egitea bultzatu nahi dugu, modu honetan gehiegizko esfortzuak eragindako kalteak gutxitu eta lan baldintzak hobetuko direlakoan.

Metodoak

Lan talde heterogeneoa sortu zen: erizainak, zerbitzu ezberdinetako gainbegiraleek, zelari arduradunak eta lan-osasuneko zerbitzuak. Lan talde bakoitzaren beharrak eta gaixoen mobilizazioan dauden arrisku-faktoreak (taldeak, antolaketa …) aztertu ziren. Hemendik landu beharreko lau puntu estrategiko ondorioztatu ziren:  Langilea  Gaixoa  Lanaren antolaketa  Lantokia eta lan baliabideak

Emaitzak

Jasotako datuak aztertu ondoren honako proposamenak egin dira:  Gaixoaren mobilizazioari buruzko protokoloak sortu eta ezarri. Honetaz gain, gaixoaren zainketa-planean erabili beharreko teknika zehaztuko da.  Jakintza hauek, arlo ezberdinetako langileen hezkuntza planetan barneratu.  Eginkizun honetarako behar diren lan-tresnen erosketa plangintza egin.  Rol eta funtzioak argitu.  Langilearen osasunaren jarraipena hobetu, bere lanpostura hobeto egokituz.

Ondorioak

Gaixoen mobilizazio on baterako beharrezkoa da lan-baldintza egokiak izatea. Hauek, lehen aipaturiko puntu estrategikoekin erlazionaturik daude, beraz, mobilizazio egokia lortzeko aurrez aipaturiko gai guztiak era bateratu batean landu behar dira. Gako – hitzak : Gaixoen mobilizazioa, lan baldintzak, gehiegizko esfortzua.

Bibliografia

Azken Berriak

Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez ...
Urriaren 22rako asteazken kulturala antolatu du FEUSEk
FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak Asteazken Kulturala jardunaldia egingo du urriaren 22an, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen. Oraingo honetan, elkartea bera izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein osasun-profesionalen interesa pizteko...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan