Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

INFEKZIO ESTREPTOKOZIKOARI LOTUTAKO TIK KONPLEXUAK (PANDAS): KASU KLINIKO BATI BURUZ

Egileak:

ION ÁLVAREZ *

T DURÁ **

M.E. YOLDI **

OLATZ OLAZIREGI *

Y SALICIO ***

LOREA IMIRIZALDU**

*Neurofisiologia Klinikoko Zerbitzua. ** Neuropediatriako Saila. *** Mikrobiologiako Zerbitzua. Bideko Ama Ospitalea. Iruña / Nafarroako Ospitalea. Iruña.


Sarrera

 

SARRERA

Tik motorea oharkabeko mugimendu labur, azkar, errepikakor eta kontrolagaitza da; tik fonatorioa bat-bateko ahoskatzean datza. Itxuraz nahigabe gertatzen dira baina, sarritan, denboraldi batez kontrola daitezke. Haurtzaroan azaldu ohi dira, sinpleak (bakarka) edo konplexuak (tik multzoa) izan daitezke eta inoiz urteak pasa ahala desagertzen dira. Tiken etiopatogenia ezezaguna da baina badaude ebidentzia immunologiko eta klinikoak, tik primario batzuk infekzio estreptokozikoarekin lotzen dituztenak. PANDAS deritzo Streptococcus pyogenes bakterioaren infekzioarekin lotutako desoreka neuropsikiatriko autoimmune pediatrikoari.

Helburuak

 

KASU KLINIKOA

13 urteko gizonezkoak zenbait muskulu multzori (betazalak, ahoa, lepoa eta sorbaldak) erasaten zioten tik motoreak zeuzkan, bizpahiru urtez geroztik, bilakaera irregularrarekin. Emoziolabilitatea eta ikasketa arazoak zituen. Aurrekari familiar eta pertsonalak interesik gabe. Ez zuen farmakorik hartzen. Azterketa fisiko eta neurologiko normalak, tikak salbu. Azterketa osagarriak: hemograma, biokimika eta tiroide-hormonak, normalak; Elektrokardiograma, toraxeko erradiografia eta ekokardiograma, normalak; Elektroentzefalograma normala; ASTO (antiestreptolisina-O) 1240 UI/mL (normala<200); faringe-frotis negatiboa. Penizilina bentzatinarekiko tratamendua hasi zuen eta, ondorioz, tikak desagertu zitzaizkion eta hobera egin zuen egokitze psikosozialak.

Metodoak

 

EZTABAIDA

Gaixoak tik motore konplexuak ageri zituen, pubertaroa hasi baino lehen. Gero aldizkako garapen kronikoa izan zuen, larriagotzeetan sintoma psikiatrikoekin lotuta; gainera infekzio estreptokozikoa izana zuen. Honela, PANDAS gaixotasunaren irizpide diagnostikoak betetzen dira.

Emaitzak

Ondorioak

 

ONDORIOA

 

PANDAS gaitzaren maneiua eztabaidagarria bada ere, penizilinarekiko tratamenduak izan ohi duen erantzun positiboak gaixoak S. pyogenesaren infekzioa izan ote duen bilatzera eraman beharko luke eta, ondorioz, profilaxi antibiotikoa probatu.

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan