Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

MEDIKUNTZA NUKLEARRAREN EKARPENAK MUGIMENDUAREN ALTERAZIOAK AZTERTZEKO

Egileak:

CARMEN ESTEBANEZ

A ALBARRACIN

A OTONDO

P ALMEIDA

C GIL

E GOÑI

Medikuntza Nuklearraren Zerbitzua, Nafarroako Ospitalea. Iruña.


Sarrera

 

SARRERA

Batzuetan oso zaila izaten da klinikoki paziente baten mugimenduaren alterazioen zergatia bereiztea, hau da, jatorria lesio estruktural neuroestensiboa (Parkinson-en sindromea) edo dardara esentziala (DE), edota farmakoen erabilera den jakitea.

Gaur egun erradiotrazadoreak ditugu eskura. Haiekin gorputz ildaskatuaren irudiak jasotzea posible izango da, osagai neuronal mugatu batzuen eranskortasun zehatzari esker.

I-123 ioflupano (Datscan)-a, dopamina garraiatzailearo eransten zaio, neurona dopaminergikoen sinapsi aurreko bukaeretan, eta hari horri esker lortzen dugu, Parkinsonen benetako endekatzearen irudia ematen baitigu.

Beste erradiotrazadore batzuk, 123-I-IBZM-a adibidez, D2 sinapsi ondorengo-hartuneei eransten zaizkie, eta Parkinson-en sindrome desberdinak sailkatzen laguntzen digute.

Helburuak

Metodoak

 

MATERIAL ETA METODOAK

 

Burmuin spect Datscan-ekin, momentuz, hamaika gaixo aztertu ditugu, 8 gizon eta 3 emakume, 43 eta 77 urte bitartekoak.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Azterketetan hiru gaixok emaitza normalak izan dituzte eta 8k alteratuak. Emaitza normaleko hiru gaixoetatik biri, azkenean dardara esentziala diagnostikatu zitzaien, eta besteari beheko gorputzadarraren martxaren alterazio faktore- anitza, nagusiki baskularra. Emaitza patologikoak izan zituzten 8etatik 5 pazienteri Parkinson-en eritasuna diagnostikatu zitzaien. Beste hirurei Parkinson- en sindromea.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Teknika zehatz honen bidez, gorputz ildaskatuaren irudi bat lor daiteke, degenerazio neuronala frogatzeko, sindrome parkinsonianoan erakusgarri, transtornoen mugimenduaren diagnostikoan laguntzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan