Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

LARRIALDI-ZERBITZU BATEAN BAMEEK IKUSTEN DITUZTEN GAIXOEN ANALISIA

Egileak:

J Larrañaga

B Baranda

B Pérez

M Ruiz

W Ubeda

J Argaia

Larrialdi zerbitzua. Donostia ospitalea.


Sarrera

 

Sarrera

BAMEak Ospitalean lana eta formakuntza elkartzen dute. Urtez urte gaixoekiko jarreran bere ezaguerak eta ardura handitzen joan behar dute; hau larrialdi-zerbitzu batean argi ikusi beharko litzateke. Hauetan triajea erabiltzen da gaixoen larritasuna sailkatzeko.

Helburuak

 

Helburuak

BAMEak larrialdi-zerbitzu batean ikusitako gaixoen azterketa, triajea kontuan edukita.

Metodoak

 

Metodoak

Diseinua: Behaketa prospektiboa.  Non: Donostia Ospitaleko larrialdietako zerbitzuan.  Aztertze-aldia: 2001/11/5  2001/12/5.  Parte-hartzaileak: Larrialdi-zerbitzuan guardiak egiten dituzten BAME guztiak.  Esku-hartzea: Gaixoak hiru ataletan banatzen dira azaltzen duten larritasuna kontuan edukita: berdea (larritasun gutxi), horia (tarteko larritasuna) eta gorria (benetako larritasuna). BAMEak atal bakoitzean dauden gaixoak ikusi beharko lituzkete, beraien urtea eta ezaguerak kontuan edukita. 

Emaitzak

 

Emaitzak

1.169 gaixoren datuak jaso ziren.   Atalez atal, % 55.77 atal berdekoak ziren, % 38.75 horikoak eta % 5.47 gorrikoak.   1. urteko BAMEak % 35.34 gaixo ikusi zituzten: % 91.95 atal berdekoak, % 7.31 horikoak eta % 0.73 gorrikoak.   2. urteko BAMEak % 28.01 gaixo ikusi zituzten: % 44.3 atal berdekoak, % 50.46 horikoak eta % 5.23 gorrikoak.   3. urteko eta gehiagoko BAMEak % 36.6 gaixo ikusi zituzten: % 30.35 atal berdekoak, % 59.76 horikoak eta % 9.8 gorrikoak.  Atalez, atal berdekoak % 2.9an ospitalean ingresatu beharra eduki zuten, atal horikoak % 18,12an eta atal gorrikoak % 61.67an.

Ondorioak

 

Ondorioak

Larrialdi-zerbitzu batean gaixoak triaje baten bidez sailkatzeak, BAMEen ardura sendotzen joateko onuragarria dela uste dugu.  BAME talde bakoitzak, bere ezaguera kontuan edukita, larritasun-atal bakoitzean zeuden gaixoak ikusi dituzte gehienbat, inolako gain-ardurarik hartu gabe.  Lan-kopuruaren aldetik, ez dago alderik BAME taldeetan. 

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan