Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ZER DAKIGU GURE PAZIENTEEN HERIOTZAREN ZIRKUNSTANTZIEI BURUZ?

Egileak:

M Aizpuru

L Irazabal

L Santisteban

Errekalde-ko osasun zentroa.


Sarrera

 

Sarrera

Heriotzaren prozesuan laguntzea Lehen Mailako Atentzioaren (LMAaren), betebehar bat da. Eginkizun honi aurre egiteko ondo baino hobeto jakin behar da nola eta non gertatu den, eta zerk eragiten duen gure pazienteen heriotza.

Helburuak

 

Helburuak

·         LMAn zainduak izan diren pazienteen heriotzaren zergatia jakitea.

·         Heriotza gertatu den tokia zein izan den, eta horren inguruko beste xehetasunak jakitea.

·         LMAren zainketa behar izan zuten hildakoen kopurua jakitea.

Metodoak

 

Metodoak

·         Atzera begirako azterketa deskriptiboa.

·         Ikertu beharreko biztanleria: Azken hiru urteotan (1999-2001) Errekaldeko Osasun Zentroko hiru kontsultatan hil diren paziente guztiak.

Informazio-iturria: Historia Klinikoen eta hilkortasunaren erregistroak.

Neurketa nagusiak: Adina eta sexua. Zergati nagusia. Heriotza non gertatu den. Beste laguntza-maila batera bidaliak. LMAn jasotako zainketa.

Emaitzak

 

Emaitzak

Hildakoen kopurua: 129. Adina: 72,93 (± 15,98). Emakumezkoa % 37,2. Gizonezkoa % 62,8. Aspaldiko gaitz baten ondorioz, % 63,6. Hauetatik % 53,7 neoplasiaren ondorioz. % 14an zergatirik ez dakigu. % 29,5 etxean hil dira eta % 51,5 ospitalean hil dira. LMAk % 15,5i egin die jarraipena. % 48,1i ospitaleetako zerbitzuekin edo etxean emandako laguntza aringarriekin batera. Hilzorian zeuden pazienteen % 15ek morfina behar izan zuten.

 

Ondorioak

 

Ondorioak

·         Bi heren aspaldiko gaitz baten ondorioz hil ziren, haietatik erdiak neoplasiak eraginda.

·         Gaixoen erdia ospitalean hil zen. Hauetariko gehiengoak ospitaleko zainketa behar izan zuen, eta gaixo bakan batzuk familiak ezin izan zituelako behar moduan zaindu.

Pazienteetatik erdiak baino gehiagok LMAn behar izan zuen zainketa, eta hauetatik herenari morfina jarri zioten. Erizaintzaren zainketa hirutik batek jaso zuen.

 

Bibliografia

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan