Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

LEHEN MAILAKO LAGUNTZAKO KONTSULTA BATEKO HERIOTZEN DESKRIBAPENA

Egileak:

L. UNZUETA


Sarrera

 

SARRERA

Lehen Mailako Laguntzaren ezaugarrietako bat zera da, gizakia gaixotzen den unetik, sendatu, kronifikatu edo hiltzen den uneraino zaintzen dela. Bitarte horretan gertatzen dena eta, batez ere, heriotzaren ingurukoak eta heriotzaren zergatiak ezagutzea da lan honen helburua.

Helburuak

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Zeharkako ikerketa deskriptiboa. l991ko maiatzetik 2000ko urtarrilera bitartean jazotako heriotzak. Ezagupen iturria: kontsultan egindako jarraipenetik, familiaren bitartez edo eskelen bidez jakin diren heriotzak. Aldagaiak: adina, sexua, heriotza jazo deneko lekua, gaixotasunaren jarraipena eta heriotzaren zergatia.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Guztira 100 heriotza izan dira aztertutako tartean. Heriotzarik gehienak 1997an izan dira (17). Hildakoen adinari dagokionez, gazteena 26 urtekoa, zaharrena 95 urtekoa; batez besteko adina, 70 urte. %57 gizonezkoak izan dira eta %43 andrazkoak. Hil diren lekuari dagokionez, % 49euren etxeetan hil dira, %41 ospitalean, %3 zaharrentzako egoitzetan eta %7 ez dakigu non hil diren. %53ri jarraipena egin zaie beren gaixotasunaren prozesuan. Heriotzaren zergatiari dagokionez: lehena, neoplasiak (%29); bigarrena, gaixotasun kardiobaskularrak () eta HIESa (%7); ezezaguna. Gaixotasun kronikoak dituztenei jarraipen zehatzagoa egin zaie (p<0,05). Sexuaren araberako heriotzaren zergatietan diferentziak daude; gizonezkoengan, aipatutako lau zergatiok ordena berean gertatzen dira; andrazkoengan, ostera, gaixotasun kardiobaskularrak dira lehenak.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Hobetu egin daiteke heriotzen ezagupena, lekuari eta zergatiari dagokienez. Baita gaixotasunaren jarraipena ere.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan