Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

5.8. Nursing Activities Score eskala bidezko erizainen lan antolaketa zainketa intentsiboetan

Egileak:

Miren Auzmendi Irazoqui

Ikerne Uria Uranga

Alazne Iribarren Martin

Erika Badiola Saralegui

Maialen Echepetelecu Hernando

Goiatz Etxabe Unanue

Maitane Bergaretxe Bengoetxea

Osakidetza. Donostia Unibertsitate Ospitalea. Zainketa Intentsiboen Unitatea.


Sarrera

Erizainen lan karga baloratzeko eskalek gaixoen sailkatzea eta lan kopurua neurtzea ahalbidetzen dute eta Zainketa Intentsiboetako Unitate (ZIU) batek behar dituen erizainak zehazteko baliagarriak ere badira. Nursing Activities Score (NAS) sistemak ZIUn ematen den zerbitzu orokorra aztertzen du erizainen betebeharretan arreta jarriz. ZIUko erizain lan karga zenbatu ahal izateko NASak 23 item ditu. Jarduera bakoitzari puntuazio zehatz bat emanez, erizainak gaixo horrekin 24 ordutan izandako lan karga islatzen du. Modu honetara, item bakoitzak lortzen duen puntuazioa denbora portzentaje modura ulertu behar da, gaixoari eskainitako denbora osoa, aldiz, erregistraturiko item guztien batura moduan.

Helburuak

NAS erabiliz erizainen lan karga eta hauen egokitzapena neurtu bi ZIUtan.

Metodoak

Aurrera begirako balio anitzeko bi ZIUn eginiko ikerketa: Donostia Ospitale Unibertsitarioa (DOU) (10 ohe) eta Fundación Alcorcón Ospitale Unibertsitarioa (FAOU) (12 ohe), 2011ko urria eta azaroa bitartean burutua bai batean zein bestean. ZIUetan, egunero, gaixo guztien ondorengo datuak bildu ziren: NASen araberako erizainen lan karga, eguneroko gaixo kopurua eta txanda bakoitzean zegoen erizain kopurua.

Emaitzak

Guztira NASaren 941 emaitza jaso ziren, 103 gaixori zegozkienak (37 DOUri eta 66 FAOUri) hurrenez hurren. Ezberdintasun nabariak aurkitu ziren ondorengo alderaketak egiterakoan: unitateen arteko NAS orokorrean, gaixo kopuruari egokitutako NAS orokorrean eta txanda bakoitzean erizainek bere gain harturiko NASean (guztiak p< 0,001).

Ondorioak

NAS, araupetutako erreminta izaki, zenbatu daitezkeen zaintzak neurtzen ditu eta baliagarria da, hala lan karga neurtzeko, nola erizaintzaren giza baliabideen optimizaziorako. Ildo honetatik, garrantzitsua da neurketaren irizpideak arautzea, ZIUetako erizainen giza baliabideak eskala honen arabera zehaztu ahal izateko.

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan