Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

TRANSPLANTEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN. 90eko HAMARKADAKO BILAKAERA

Egileak:

G. TXOPERENA*

P. OLAIZOLA*

J ARANZABAL*

R. LABARI*

F. ZUBIA**

K. IBARGUREN**

K REVIEJO**

P. MARCO**

* EAEko Transplante Koordinakundea; ** Arantzazu Ospitaleko Ardura Intentsiboak. Donostia


Sarrera

 

SARRERA

Paziente transplantatuen pronostikoa hobetzeak, adin edo patologiengatik ezarritako mugen gutxitzeak eta emaileen kopurua handitzeak Euskal Autonomi Erkidegoan transplantaturiko gaixoen kopurua igoarazi dute. Aurrekoez gain, Osakidetzan transplante programak ezartzeak ere gaixo transplantatuen kopurua handitzen lagundu du.

Helburuak

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Ikerketaren diseinurako zeharkako metodo deskribatzailea erabili da. Aldagaiak: giltzurrun, bihotz, gibel eta birikako transplanteak. Ehunen transplanteak. Datuen iturriak: Transplante Koordinakundea.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Jasotako datuak aztertuz, paziente transplantatuen kopuru orokorra hazi egin dela ikusten da. Organoen transplanteen artean gibeleko transplanteen gorakada oso nabarmena izan da, 1997tik aurrera batez ere, Gurutzetako ospitalean transplante mota hau ezarri zelako. Bihotzeko transplanteen kasuan berriz, 1999an kopurua gutxitu egin da, ez emailerik ez dagoelako, itxaron-zerrenda murriztu delako baizik. Ehunen transplanteen arloan ere gorakada izugarria izan da, beti ere kontuan hartuz larruazalaren eskakizuna erredurak izan dituztenen kopuruaren ondorio dela.

Urtea         1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999

Giltzurruna   81   76   86   116  123  129  114  ~25  142  149

Bihotza       2    9    13   15   13   12   20   19   22   15

Gibela        22   13   30   22   30   36   43   42   54   74

Birikak                 1    1        3    2    4    6

Kornea        78   103  100  163  179  174  175  164  152  185

Femur-buruak  79   131  114  154  147  268  261  300  385  360

Larruazala    -    10   15   7    9    22.3 27.9 8.4 _

Hezur-muina   16   17   15   15   35   69   88   _    95   112

 

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Azken hamarkadan transplantaturiko gaixoen kopuruak gorakada izugarria egin du. Organoen transplanteen artean gibelekoak nabarmentzen dirá, 1997an Gurutzetako Ospitalean transplante mota hau ezarri ondoren batez ere. Ehunen transplanteek ere gorakada handia izan dute.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan