Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HERIOTZA-TASAREN AZTERKETA

Egileak:

M. OYANGUREN*

F. PALACIOS*

R. VÁZQUEZ*

J. ABAD**

C. MORENO**

M. BARANDIARÁN*

M.D. Gª NOCEDA*

* Txantreako Osasun Etxea. Iruña ** Osasun Publikoaren Institutua. Iruña


Sarrera

 

SARRERA

Heriotza-tasaren azterketa Osasun Zerbitzuetako oinarrizko informazio iturri bat da.

 

Txantreako Osasun Etxean aspaldidanik egiten da hildako guztien erregistro bat, fitxa batzuk betez hain zuzen ere. Bibliografian, bestalde, gutxitan aztertu da eremu txikietako- heriotza-tasa eta Txantrea Iruñeko 20.000 biztanleko auzo bat izanik, iruditu zitzaigun heriotza-tasa adierazgarria izan litekeela.

Helburuak

 

HELBURUAK

Txantreako Osasun Etxean 1987tik 1995era bitartean hildakoen azterketa bat egin nahi genuen ondoko datu hauek ezagutzeko:

·         Heriotza-tasa, adina, sexua, hil zen urtea eta kausa.

·         Txantreako heriotza-tasa, Nafarroakoarekin eta Espainiakoarekin konparatu.

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Informazio iturriak:

·         Txantreako Osasun Etxea.

·         Estatistikako Institutu Nazionala.

 

Analisi estatistikoa:

- Aldagaiak.

- Tasak. 

Emaitzak

 

EMAITZAK

100.000 biztanleko tasak

           Emakumezkoak Gizonezkoak

Txantrea      408           710

Nafarroa      447           816

Espainia      493           886

 

Ikusten denez, tasa txikienak Txantrean ageri dira eta urteak pasa ahala behera egiten du.

Aipatzekoa da behera doazenak hauek direla: gaixotasun kardiobaskularrak, digestio aparatukoak eta kanpoko kausak.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

·         Txantreako heriotza-tasa txikia da, emakumeengan eta gizonengan.

·         Bihotzeko iskemia eta burmuineko gaixotasun kardiobaskularrengatiko heriotza-tasak txikiak dira Txantrean.

·         Minbiziarengatiko heriotza-tasa txikia da Txantreako emakumeen artean, batez ere biriketakoa eta umetokiko zerbixekoa, Nafarroan gertatzen denaren antzekoa.

Txantreako gizonezkoengan, minbiziengatiko heriotza-tasa Nafarroan dagoen batez bestekoa da.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan