Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

OPORRALDIAN POPULAZIOA HANDITZEAREN ERAGINA LARRIALDI ZERBITZU BATEAN

Egileak:

M.L. JÁUREGUI

J. ARDANAZ

C. FLORISTAN

M.P. MONTERO

Zaraitzuko Osasun Etxea, Ezkaroze. Nafarroa


Sarrera

 

SARRERA

Zaraitzuko Oinarrizko Osasun Eskualdeak 1398 biztanle ditu 17 herri txikitan banatuak. Biztanleriaren %35a 65 urtetik gorakoa da eta gaixotasun kronikoen prebalentzia altua da. Opor garaietan (Aste Santuan, udan eta Gabonetan) biztanle kopuruak gura egiten du oso. Ikerketa honen helburua zera da, aztertzea nolako aldea dagoen opor aldian eta oporrez kanpoko garaietan Osasun Etxearen larrialdi zerbitzua erabiltzerakoan.

Helburuak

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Taldeko mediku batek jasotako larrialdi eskaera guztiak aztertu ziren, ongi bereiziz zein ziren 112 telefonoaren bidez jasotakoak eta zein Osasun Etxera deitu gabe bertaratutakoak. Guardia bakoitza 17 ordukoa da, arratsaldeko 3etatik biharamun goizeko 8ak arte, hiru astegunetan behin. Kontuan hartutako denboraldia 98/10/9tik 99/10/7rakoa izan zen. Denboraldi honetan jasotako larrialdien kopurua 110 izan zen.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Larrialdien ehuneko handienak honako hauek izan ziren:

- %63,55 oporraldian: ,13 apirilean ,16 uztailean ,14 abuztuan ,12 abenduan.

- %36,45 oporrez kanpoko garaietan.

 

Adinaren batez bestekoa bi taldeetan antzekoa zen:

- 39,8 oporraldian

- 39,6 oporrez kanpoko garaietan

 

112 zenbakira deitu gabe bertaratu ziren pertsonen ehunekoa:

- %40,3 oporraldian

- ,0 oporrez kanpoko garaietan

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Oporraldian larrialdien kopurua nabari igotzen da. Adinaren batez bestekoa antzekoa da bi garaietan.

 

Biztanleriaren adinaren batez bestekoa altua bada ere, honek ez du eraginik larrialdi zerbitzua erabiltzen duten biztanleen adinaren batez bestekoan.

 

Oporraldian Osasun Etxera 112 telefonora deitu gabe bertaratzen den jendearen ehunekoa oporrez kanpokoa baino askoz altuagoa da. Alde honen arrazoia hauxe izan daiteke: kanpotik etortzen den jendeak ez daki larrialdien erabileraren berri, ezta kontsultaren ordutegiaren berri ere.

 

Interesgarria litzateke kanpinetan, turismo bulegoan eta beste zenbait gunetan ordutegiak eta larrialdi erabileraren arauak jakinaraztea. 

Bibliografia

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan