Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HAURREN TRATU TXARRAK: ICEBERG-aren TONTORRA

Egileak:

M. HERRANZ*

N. CLERIGUÉ*

C. GOÑI*

U. FLORES**

T. HERNANDEZ*

J. RODRIGUEZ*

* Bideko Ama Birjina Haurren Ospitalea. Iruña. ** Noaingo Osasun Zentroa. Nafarroa.


Sarrera

 

SARRERA

Gure gizartean tratu txarrak jasaten dituzten haurren kopurua zenbatzea ezinezkoa da.

Oharkabean pasatzen diren hainbat kasu (estimazio fidagarrien arabera %80 baino gehiago) aipatzeko, iceberg-aren irudia erabili ohi da.

1995ean Espainiako Estatuan tratu txarrengatik 8.575 espediente jaso ziren. Iceberg-aren teoriak dioena extrapolatzen badugu, 400.000 kasu izango ziren tratu txarrak jasan zituzten haurrak.

Helburuak

Metodoak

Emaitzak

 

MATERIAL ETA METODOAK

Ustez tratu txarrak gertatu ziren bi kasu kliniko aurkeztuko ditugu ondorengo lerroetan:

-   Lehenengoa: 2 hilabeteko haur bat bi alditan ekarri zuten, larruazaleko lesioak eta lesio traumatologikoak zituela. Bietan ingresatu beharra erabaki zen.

-   Bigarrena: 4 urteko neskatila bat, hau ere bi aldiz ekarri zuten, itxuraz ustekabeko erorketa baten ondorioz aurpegiko eta gorputz-adarretako polikontusioak zituelarik .

Azterketa egiterakoan estadio desberdinetako ekimosiak sumatzen ziren eta ez zuten inolako justifikaziorik familiak esandako gertaerarekin.

Bi kasuetan tratu txarrak susmatzean erabiltzen dugun jokaeraren protokoloa aplikatu zen:

1. Hasierako balorazioa:

-   Gaixoaren aparatu guztien azterketa, larruazalen eta mukosen berrikuspen zehatza.

-   Proba osagarriak: odolezkoak, balorazio erradiologikoa edota bestelako ikerketak, beharrezkoak balira.

2. Jakinarazpena: Tratu txarren susmo guztietan jakinarazpen ofiziala egin behar zaio fiskalari, larriagoa izanez gero edo auzitegiko medikuaren balorazioa jakin nahi badugu epaileari eskatu beharko diogu.

 

Batean eta bestean, Ospitaleko edo Osasun Etxeko gizarte langileari jakinaraziko zaio.

3. Gurasoei jakinaraztea: Haurra babesteagatik egiten dugula adierazi.

4. Ingresatzeko irizpideak: Horretarako lesioak ez ezik, etxeko giroa, familiaren giroa eta segurtasuna ere kontuan hartu behar dira.

5. Auzi-medikuntzarekiko ardura: Agiri legalak direnez gero, txostenek oso zehatzak izan behar dute, argazki edo irudiekin.

6. Gaixoaren jarraipena: Oinarrizkoa da haurraren tratamenduarengatik eta bere giroaren kontrolagatik.

Ondorioak

 

KOMENTARIOA

Tratu txarrak jasaten dituzten haurren kopurua uste baino handiagoa dela ikusirik, bi kasu kliniko ekarri ditugu eta dauzkagun jarraibideen berrikuspena egin dugu, haur horietako bat kontsultara iristean osasun langileak erne egon gaitezen.

Azkenik, esan beharra dugu susmoa egiaztatu egin behar dela, proba objektiboetan oinarrituz. 

Bibliografia

Azken Berriak

Uda ikastaroa: Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?   ???? 4 hitzaldi ???? Musikarekin girotutako mahai inguruak   ➡️ Uda ikastaroaren programa eta matrikulazioa hemen   ...
Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan