Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

IRUÑEKO ESKOLETAKO BAZKARIEN KALITATEA

Egileak:

I. ETXARRI

Iruñeko Udal Laborategia. Iruña


Sarrera

 

SARRERA

Urtez urte Iruñeko Udalak eskoletan ematen diren bazkarien jarraipena egiten du. Jarraipen honetan egoitzen baldintzak kontrolatzeaz gain bazkarien kontrola egiten da, bai higienearen aldetik bai elikagaien orekaren aldetik. Udal Laborategiak egiten ditu beharrezkoak diren analisiak.

 

Lan honetan 1994tik gaur arte elikagaiei buruz egin diren analisien emaitzak azaltzen dira. Alde batetik, elikagaien oreka eta kalorien zenbaketa; eta bestetik, gantzaren osagaiak.

Helburuak

Metodoak

 

MATERIALAK ETA METODOAK

Kurtso bakoitzean, hiru hilabetetik behin, zenbait bazkari hartzen dira. Umeek hartzen duten kantitate bera hartzen da. Plater bakoitzeko analisi mikrobiologikoa egin ondoren bazkari osoa nahasten da bazkariaren elikagaiak aztertzeko. Hasieran proteinak, gantza, karbohidratoak, errautsak eta ura neurtzen dira . Burdina, sodioa, potasio a eta kloruroaren kopurua ere neurtzen dira. Eta azkenik gantzaren osagai nagusiak (zati saturatua, monoinsaturatua eta poliinsaturatua) aztertzen dira.

 

Kalorien zenbaketa egiteko elikagaiak kaloria bihurtzen dira. Modu horretan elikagai bakoitzak bazkariko zenbat kaloria ematen dituen jakin daiteke.

 

Osotara 99 bazkari aztertu dira. Horietako 80 eskoletako jantokietan hartu dira eta 19 haurtzaindegietako jantokietan.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Eskoletako bazkarien %8.7k 600 kaloria baino gutxiago dute. Eta 1.000 kaloria baino gehiago .5ek.

Elikagaien aldetik bazkarien %86an proteinek eta %25 arteko kaloriak ematen dituzte. Eta bazkarien %76an gantzak eta %35 arteko kaloriak ematen ditu. Bakarrik bazkarien ean ez da ailegatzen %40ra karbohidratoek emandako kaloriak.

Gantzaren osagai nagusiak orekatuak azaltzen dira.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Bazkariak nahiko ongi orekatuta daude, bai elikagaien bai gantzaren osagaien aldetik. Nahiz eta kasu gutxi batzuetan karbohidrato gutxiegi izan, kontuan izan behar dugu analisi hauek eskoletan hartzen den bazkari nagusiaren ezaugarriak besterik ez dituztela ematen. Kontuan hartzen badugu gosarietan eta afarietan normalean karbohidrato gehiago hartzen direla, ez da kezkatzekoa eskoletan hartzen diren bazkariek batzuetan karbohidrato gutxi edukitzea. Kalorien kopurua ongi dago, hala ere kasu batzuk azaltzen dira non bazkariaren kantitatea urria izan daitekeen.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan