Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

JAIOTZEN EPIDEMIOLOGIA. JAIOTZEN ETA ILARGI BETEAREN ARTEKO ERLAZIOA

Egileak:

M. MORENO

M. DE PRADA

E. ARINA

I. BERROZPE

Hernaniko Osasun Zentroa. Gipuzkoa


Sarrera

 

SARRERA

Gure gizartean jaioberrien heriotzak garrantzi handia dauka haurren heriotzen kopuruan. Jaiotzen ezaugarri epidemiologikoak ezagutuz errazagoa da aldez aurretiko neurriak ezartzea; horregatik, gure lehenengo helburua ezaugarri horiek ezagutzea izan zen.

Gure bigarren helburua ilargi betearen eta jaiotzen kopuruaren artean erlaziorik bazegoen ala ez jakitea izan zen.

Gure ikerketa jaiotzak izan diren Nafarroako ospitaleetan egin zen.

1995eko otsailaren 1etik 1997ko urtarrilaren 31 arteko tartea hartu da azterketarako.

Helburuak

Metodoak

 

 

POPULAZIOA ETA METODOAK

Aztertu ziren haurrak bizirik jaio ziren jaioberriak izan ziren.

Erabilitako aldagaiak hauexek izan ziren: izena, bi abizenak, sexua, ospitalea, jaiotzaren data, amaren adina, jaioberriaren pisua, gurasoen arteko ahaidetasuna, amak bularra eman zuen ala ez, eta ilargi betearen egunak.

Sigma programaren datu-basea eta estatistika tresna erabili ziren.

Emaitzak

 

EMAITZAK

9.676 haur aztertu ziren.

Sexuen arteko banaketa: %51,32 gizonezkoak eta %48,67 emakumezkoak izan ziren.

 

Ospitaleen arteko banaketa: %67,83 Iruñeko Ama Birjina ospitalean; ,70 Tuterako Reina Sofia ospitalean; %7,95 Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalean; %6,24 Nafarroako Klinika Unibertsitarioan eta %4,26 Iruñeko San Miguel klinikan.

Amaren batez besteko adina 30,47 urtekoa izan zen (SD = 4,35).

Jaioberrien batez besteko pisua 3246.82 gramokoa izan zen (SD = 501.95).

Gurasoen %2,51 elkarren ahaideak ziren.

Amen %90,09k titia eman zieten, hasieran behintzat, beren seme-alabei.

Haur jaioberrien artean gizonezkoek 128,04gr gehiago zituzten emakumezkoek baino (p<0.05).

Amaren esneaz elikatzen hasi ziren haurren batez besteko pisua handiagoa zen (3.291,35gr) titia hartzen ez zutenena baino (2.772,7gr) (p<0.05).

Amaren adinak jaioberrien pisuarekin erlaziorik bazeukan ala ez aztertu zen, baina ez zen horrelakorik aurkitu (r = 0.05; IC 95% 0.03-0.07).

 

Aztertu zen, bestetik, erlaziorik ba ote zegoen amak bularra ematearen eta ospitaleen artean, eta nahiz eta hasiera batean desberdintasunak aurkitu, "Chupov" koefiziente zuzentzailea ezarri zenean, ez zen berretsi desberdintasunik.

Ilargi betearen egunetako jaiotzen batez besteko kopurua beste egunekin parekatu zen eta ez zen ezberdintasunik aurkitu.

Beste aldagaien arteko erlazioa aztertu zen baina ez zen ezberdintasunik aurkitu.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

1.   Nafar jaioberri bizien batez besteko pisua 3.246,82gr da.

2.   Jaioberrien artean gehiago dira gizonak emakumeak baino.

3.   Amaren batez besteko adina 30,47 urtekoa da.

4.   Jaioberrien %90.09 amaren esneaz elikatzen dira.

5.   Titia ematea aukeratzen duten amen haurren batez besteko pisua handiagoa da.

6.   Gizonezkoen pisua handiagoa da emakumezkoena baino.

7.   Ez dugu aurkitu erlaziorik ilargi betearen eta jaiotza kopuruaren artean.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan