Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Gehiegizko pisua daukaten haurrentzako programa elkarrizketa motibazionala erabiliz. Atariko emaitzak

Egileak:

Pedro Gorrotxategi Gorrotxategi

Leire Leizaola Olarreaga

Carmen Solorzano Sánchez

Beatriz Aguirre Sorondo

Gurutze García Conde

Maria José Caballero Barrigón

Asuncion Totoricaguena Imaz

Pasaia San Pedro OZ (Pasaia), Amara berri OZ (Donostia) eta Intxaurrondo OZ (Donostia)


Sarrera

Haur Obesitatea arazo handia da eta askotan zaila izaten da konpontzea.

 

Helburuak

Elkarrizketa motibazionalean oinarritutako interbentzio programaren eraginkortasuna balioztatzea da helburua. Lehen mailako arretan, gehiegizko pisua daukaten haurrengan elikadura osasuntsua, ariketa fisikoa eta Gorputz Masa Indizearen beherakada (GMI) bultzatzea da xedea.

 

Metodoak

Lehen mailako arretako pediatriako 5 kontsultatatik gehiegizko pisua daukaten 6 eta 12 urte bitarteko haurrak hartu dira. Programak urtebeteko iraupena dauka, eta hemen 3 hilabeteren jarraipenaren bukaeran egindako bitarteko kontrolaren atariko emaitzak aurkezten ditugu. Hasieran eta kontrolaren momentuan, KIDMED elikadurari buruzko eta Krece-Plus ariketa fisikoari buruzko galdeketak egin dira. Interbentzioaren aurretik eta ondoren, GMIa eta gerri/luzera erlazioa konparatu da. Satisfazio galdeketa ere egin da.

Hasierako eta bukaeraren arteko konparazioak Mc Nemar testaren bitartez egiten dira aldagai kategorikoetan, edo T-test Student-en proben bitartez jarraituetan. Azkeneko aldagai hauek normaltasunaren eskakizunak gainditzen ez badituzte, test ez parametrikoak erabiliko ditugu. GMIaren aldaketak aurretik eta ondoren eta aldagai dikotomikoak (BAI/EZ kategoriekin) erregresio logistikoaren bitartez.

 

Emaitzak

72 haurrek hartu dute parte (9 kanpoan geratu dira, 6k jarraipen eskasa izan dute, aztertutako haurrak: 53). %57 mutilak eta %43 neskak ziren.

Erdiek baino gutxiagok dieta ezin hobea daukate (≥8 Kidmed test-a) hasieran, handik 3 hilabetera %28k hobekuntza lortzen du (p=0,0001). %45ek orduz kanpo jaten du, eta %47k platerkadak errepikatzen ditu. Bi jarrera hauek neurri esanguratsuan gutxitzen dira. Azkar jaten duten haurrak ere gutxitzen doaz, baina ez dago datu esanguratsurik estatistikaren ikuspuntutik.

Ariketa fisiko egokia egiten duten haur-kopurua (Kreceplus>6) –hasieratik kontrola egiten den momentura arte (p=0,0012)– handitu egiten da.

GMIa gutxitu egin da kontrolaren momentuan (0,3 jaitsi da (%95 IC:0,2- 0,5) p=0,0004). Gerri/luzera >0,5 (%21 jaitsi da (p=0,0004). %94k beste familia batzuei gomendatuko lieke interbentzio hau. Bai gurasoen eta bai haurren satisfazioa 7–10 puntu bitartean ageri da.

 

Ondorioak

Atariko emaitzak elkarrizketa motibazionala haurren jokaerak aldatzeko baliagarria izan daitekeela adierazten du (bai elikadurari buruzko jarrerak bai ariketa fisikoarekin zerikusia daukaten jarrerak aldatzeko). Horrekin, bide batez, GMIaren eta gerri/luzera erlazioaren beherakada lortu da. Programarekiko satisfazioa oso handia da.

 

Bibliografia

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan