Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

5.13. GIBaren test azkarra Euskadiko farmazietan

Egileak:

Jokin Txakartegi Urizar

Batirtze Tranche Robles

Sonia Saenz de Buruaga Perez de Acha

Sonia Sanz Olmos

Iban Gutierrez Artetxe

Gernika. Begoña Izagirre Farmazia; Osakidetza. Zerbitzu Zentralak; Bilbo. Sonia Saenz de Buruaga Farmazia; Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofiziala; Zornotza. Diego Sarasqueta Farmazia.


Sarrera

Estatuan Giza Inmunoeskasi Birusaz kutsatuta dauden pertsonen %30ek ez dakite seropositiboak direnik. Diagnostiko gehienak infekzioa oso aurreratuta dagoenean ematen dira. Horregatik, ezinbestekoa da diagnostikoa ahalik eta azkarren egitea tratamendua ezartzeko eta beste pertsonak ez kutsatzeko neurriak hartzea. 2009tik Euskadiko farmazietan GIBaren test azkarra egiteko aukera dago.

Helburuak

- GIB infekzioaren diagnostiko goiztiarra erraztea farmazietan. - Testarekin bat GIB eta beste STGei buruzko osasun heziketa ematea. - Emaitza positiboak baieztatzeko Osakidetzako zentro espezifikoetara joanaraztea. - Laguntza sozial edota psikologikoa behar dutenei Hiesaren kontrako Gobernuz Kanpoko Erakundeetara (GKE) bideratzea.

Metodoak

- 2009an Eusko Jaurlaritza eta Farmazialarien Elkargo Kontseiluen arteko hitzarmena sinatu zen. - Lanerako prozedura finkatu zen, zelan jorratu azalduz: • Pazienteari probaren ezaugarriak kontatu, leiho-aldia kontutan hartu eta emaitza positiboa izanez gero baieztatu beharra dagoela argitu. • Froga egiteko baimen informatua sinatu. • Emaitza, testa egin ondorengo 15 minututan lortzen da. • Inkesta anonimoa bete. • Pazienteari emaitzak eta aholku sanitarioak eman (idatziz eta berbaz) • Beharrezkoa bada, zentro espezifikoetara joanarazi. - 2009an 20 farmaziak hartu zuten parte, 2010ean 30 farmaziak, eta 2011n 36 farmaziak. Geografikoki banatuta daude, gehiengoa hiriburuetan kokatuta (10 Bilbon, 6 Donostian eta Gasteizen 5) .

Emaitzak

2011ra arte guztira 8.676 test egin ziren, 77 positiboak izanik. Egindako testen artean, %71.5 gizonezkoak ziren, %67.7 20-39 urte bitartekoak eta %7.3 atzerritarrak ziren. Harreman heterosexualak babesik gabe edukitzeagatik proba egitera joandakoak, %82. Farmazietan proba egiteko hautuaren arrazoia %43.8an emaitzak emateko arintasuna izan da.

Ondorioak

Hainbeste test egin izanak, farmaziara joateko erraztasuna eta froga bertan egitearen erosotasuna argi erakusten du. Test gehienak 3 hilabeteko leiho-aldia pasa eta gero egin direnez, eta emaitza negatiboa izanik ez denez baieztatu behar, emaitzak fidagarriak dira. Emaitza positiboek farmazia GIBaren infekzioaren detekzio goiztiarrerako beharrezko baliabide dela egiaztatzen dute, tratamenduak lehenago has daitezkeelarik eta, era berean, arrisku praktikak gutxitzen lagunduz.

Bibliografia

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan