Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Espektro zabaleko betalaktamasak dituzten enterobakterioen epidemiologia klinikoa Gipuzkoako Goierri Urola, Debabarrena eta Debagaraia eskualde sanitario integratuetan

Egileak:

Joxe Mari Manterola Martija

Ana María Iturzaeta Gorrochategui

Ainara Rodríguez Achaerandio

Mirian Alkorta Gurrutxaga

Jorge Taboada Gómez

Elisenda Miró Cardona

Ferran Navarro Risueño

Debabarrena ESIa (JMM, JTG); Goierri-Urola ESIa (AIG, MAG), Debagaraia ESIa (ARA), Hospital de Sant Pau. Bartzelona (EMC, FNR)


Sarrera

Espektro zabaleko betalaktamasak dituzten enterobakterioak (EZBL- enterobakterioak) gero eta gehiago isolatzen dira Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualde Sanitarioan, non 225.000 inguru biztanle bizi diren.

Helburuak

-EZBL-enterobakterioek eragindako infekzioak dituzten pertsonen ezaugarri kliniko-epidemiologiak deskribatzea.

- Anduien antibiotikoekiko erresistentzia ezagutzea eta EZBL dituztenen eta ez dituztenen arteko anduien konparaketa egitea.

Metodoak

- Anduiak 2010ean eta 2011n bildu ziren.

- Antibiotikoarekiko sentsibilitatea jakiteko CLSIren 2010eko arauak jarraitu ziren.

- Datu kliniko-epidemiologikoak eta mikrobiologikoak aztertzeko beharrezko test estatistikoak erabili dira, ji karratua besteak beste.
 

Emaitzak

- E. coliaren 9.389 andui (%5,8 EZBL) eta K.pneumoniaearen 778 andui (%6,9 EZBL) isolatu ziren. E. coliaren anduien %95 eta K. pneumoniaearen %92 gernuko laginetan isolatu ziren.

- Guztira, 592 pertsonak izan zuten EZBL-enterobakterioak eragindako infekzioa; hala, intzidentzia-tasa 131,6/100.000 da biztanleko eta urteko.

- Gaixoen %72,8 emakumeak izan ziren, eta batez besteko adina 71,8 ( 21,6) urtekoa izan zen.

- Infekzioen %6,4 ospitaleratutako gaixoen artean gertatu zen, baina infekzio nosokomiala gaixo guztien %1,9k baizik ez zuen izan 4 gaixo zentro soziosanitarioetan bizi ziren.

- Gernuko infekzioak izan ziren ohikoenak (%91,6). Gaixoen %3,9k bakteriemia izan zuten. Infekzioak hilabete baino gehiago iraun zien 6 pertsonari.

- EZBLak zituzten E. coliak EZBLak ez zituztenak baino erresistenteagoak ziren estatistikoki (modu esanguratsuan): zefotaximarekiko (%93 vs. %1), zeftazidimarekiko (%38 vs. %1), zefepimarekiko (vs. %0,04), ziprofloxazinorekiko (%74 vs.) eta kotrimoxazolarekiko (%48 vs. %23). Gauza bera gertatzen zen K.pneumoniaearen anduietan.
 

Ondorioak

- EZBL-enterobakterioen intzidentzia-tasa 131,6/100.000 izan da, biztanleko eta urteko.

- E.colien %5,8k eta K.pneumoniaeen %6,9k EZBLak dituzte. EZBL- enterobakterioen %92,2 E.coli izan da.

- EZBL-enterobakterioak komunitatean dauden pertsonen artean isolatzen dira gehienetan, emakumeetan, batez besteko 71,8 (+- 21,6) urte dituztenetan, eta %91,6 gernu infekzioak izaten dira. Infekzioak hilabete bat baino gehiago irauten du (6 lagun).

- EZBL-enterobakterioak erresistenteagoak dira, estatistikoki modu esanguratsuan, honako antibiotikoekiko: zefalosporinarekiko, kinolonarekiko eta kotrimoxazolarekiko.

Bibliografia

ESKER ONA

Ikerlan  hau  Eusko  Jaurlaritzako  Osasun  Sailak  ikerketarako  emaniko 2009111017 espediente zenbakia duen laguntzarekin egin da.

Azken Berriak

Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikast...
Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan