Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Eginkarietan isolatutako bakterioak Debabarreneko eskualde sanitario integratuan, hamar urtean eta 18 urte arteko pertsonetan

Egileak:

Joxe Mari Manterola Martija

José Luis Díaz de Tuesta Del Arco

Jesús Alústiza Martínez

Susana Canillas Rodríguez

Nahia Iturricastillo Mata

Argiñe Vallejo Luis

Jorge Taboada Gómez

Debabarrena ESIa (JMM, JAM, SCR, NIM, AVL, JTG); Basurtuko Ospitalea (JLDTDA)


Sarrera

Bakterioek sarritan beherakoak eragiten dituzte Debabarreneko Eskualde Sanitario Integratuko (ESIko) haur eta gazteetan.

 

Helburuak

- Beherakoak zein bakterio espeziek eragiten dituzten jakitea, Debabarreneko ESIan eta Ermuan, 18 urte arteko pertsonetan.

- Antibiotikoekiko erresistentzia zein den aztertzea.

 

Metodoak

- 2003tik 2012ra bitartean (azkena barne), Mendaroko Ospitalean jaso diren eginkarien kultiboa egin da, hesteetarako patogenoak diren bakterioak isolatzeko asmoz.

- Bakterioak ohiko metodoen bitartez identifikatu dira, eta bakterioen erresistentzia jakiteko CLSIren arauak jarraitu dira.

 

Emaitzak

- Hamar urtean, 1.130 pertsonatan isolatu dira bakterio enteropatogenoak.

- Isolatutako bakterioak honakoak izan dira: 680 Campylobacter spp., 303 Salmonella enterica, 68 Shigella sonnei, 29 Yersinia enterocolitica, 31 Aeromonas caviae, 10 A.hydrophila eta 9 A.sobria.

- Campylobacter spp.-en artean, 615 (%90) C.jejuni izan dira, 6 C.coli, eta 59 andui espezie mailetan identifikatu gabeak. Campylobacter-en %67 hiru urte baino gazteagoetan isolatu dira, eta %58 mutiletan. Anduien %98 eritromizinarekiko sentikorrak dira. Ez da atzeman Campylobacter andui gutxiago isolatzeko joera nabarmenik.

- S.enterica 303 pertsonatan isolatu da. S.entericarekin kutsatu diren umeen erdiak 3 urte baino gazteagoak izan dira. S.enterica ser. Enteritidis eta S.enterica ser.Typhymurium dira gehien isolatu diren serotipoak. Badirudi gero eta Salmonella gutxiago isolatzeko joera dagoela.

- 2012ko urritik abendura bitartean, S.sonneiaren 67 andui isolatu dira, Eibarko ikastetxe batean gertatutako agerraldiaren ondorioz, eta gehienak 5 eta 7 urte arteko umeetan. Gainera, beste 20 pertsona heldu ere kutsatu dira, gehienak senitartekoak.

- Y.enterocoliticaren anduietatik %59 hiru urte baino gazteagoetan isolatu dira.

 

Ondorioak

- Campylobacter spp. (%60) eta Salmonella enterica (%27) izan dira bakterio enteropatogeno ohikoenak.

- Shigella sonneiak eragindako agerraldi bat gertatu da, 2012an, Eibarko ikastetxe batean.


 

Bibliografia

ESKERRAK

Maite Egigureni idazlanaren euskarazko zuzenketa egin duelako.

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan