Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Ganglioetako tuberkulosia pediatrian

Egileak:

Janire Vicarregui Olabarrieta

Ainhoa Zabaleta Rueda

Juan Ignacio Montiano Jorge

Concepción Salado Marín

Miriam Garmendia Elizalde

Eva Tato Eguren

Txagorritxu Ospitalea


Sarrera

Adenopatiak pediatrian ohiko kontsulta izaten dira, eta kasu batzuetan ospitaleratzea behar izaten dute. Nahiz eta tuberkulosia ohiko kausa ez izan, kontuan hartu beharreko diagnostikoa da.

Helburuak

Honen inguruan, ospitalean ikusitako 2 kasu azaldu nahi ditugu.

Metodoak

Bi haurrak bertan jaio ziren. Ez batak ez besteak ez zuen aurrekari garrantzitsurik, BCG txertoa jarrita zuten, ez zuten animaliekin kontakturik eta ez zuen bidaiarik egin azken hilabeteetan. Ez batak eta ez besteak ez zuen sintoma sistemikorik.

Emaitzak

Lehenengo kasua 9 hilabetetako ume batena da. Eskuineko lepoaldean, azken hilabetean zentimetro bateko adenopatia zuen. Antibiotikoarekin tratatu zen, inolako hobekuntzarik gabe. Toraxeko erradiografia normala izan zen eta ekografian abzifikaziorik gabeko adenopatia ikus zitekeen. Mantouxa: 17mm. Orratz finaren bidezko ziztada (OFZ) positiboa izan zen Mycobacterium Tuberculosis Complex-arentzako. 6 hilabetetako tratamendu antituberkulosoa jarri zitzaion eta emaitza onak izan zituen. Ikerketa egiterakoan, aitak biriketako tuberkulosia zuela antzeman genuen.

Bigarren kasua 30 hilabeteko haur batena da. Azken hilabetean eskuin azpimasailezurrean adenopatia bat zuen. Azken 24 ordutan loditu egin zitzaion eta beraz, kontsultatzea erabaki zuten gurasoek. Toraxeko erradiografia normala izan zen eta ekografian adenoflemoia ikus zitekeen. Hasieran benabarneko antibiotikoarekin tratatu genuen. Hobekuntzarik ez zegoela ikusterakoan, tuberkulosia diagnostikatzeko probak egitea erabaki genuen. Mantouxa: 10mm. OFZ: Mycobacterium Tuberculosis Complex. Tuberkulosi interferoia: positiboa. Kasu honetan ez genuen kontakturik aurkitu.
 

Ondorioak

Ganglioetako tuberkulosia birikaren kanpoko tuberkulosi forma ohikoena da haurrengan, nahiz eta ez den ohikoa gure inguruko umeengan ikustea. Tuberkulosia endemikoa den herrialdeetatik datozen immigranteengan ikusten dugu maizago. Unilaterala izaten da eta normalean ez du sintoma sistemikorik azaltzen. Mantouxa positiboa izaten da eta toraxeko erradiografia negatiboa %70ean. OFZ bidez diagnostikatzen da eta tratamendua ondo doakio. Erauzketa kirurgikoa ez da beharrezkoa izaten gehienetan.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan