Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Ama eta fetuaren bateraezintasuna. Exanginotrasfusioa

Egileak:

Monika Aras Ibarzabal

MÂș Teresa Perez de la Puente

Lia Tirado Garrido

Eva Mellado Cano

Yolanda Gomez Alcibar

Itziar Pujana Zaldegi

Jose Maria Beltran de Heredia

Odoleko Bankua. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea


Sarrera

Jaioberriaren gaixotasun hemolitikoa edo Eritroblastosis fetala, amaren plazentaren bidez pasatzen diren antigorputzen (Ig G) eta fetuan dauden antigeno eritrozitarioen topaketaren ondorioz eragiten den hemolisia da.

Gaixotasunaren ondorioz sortzen diren arazoak hurrengoak dira: Anemia, hiperbilirrubinemia edota Kernicterus (bilirrubina garunean).

Gaixotasun larria daukaten umeengan egin beharreko tratamenduan honako ekintzak konbinatu behar dira:

- Fototerapia (420-480nm-tako argia eraginez, azalean bilirrubinaren metabolismoa sortzen da molekula disolbagarri bihurtuz eta hauek giltzurrunen bidez kanporatuz).
- Hematie-trasfusioa.

- Kasu larrietan exanginotrasfusioa beharrezkoa da: bost egun baino gutxiagoko odola, irradiatua, 0 negatibo taldea eta totala (plasma eta hematieak).

Helburuak

2012 urtean Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko ama eta fetuaren bateraezintasunaren kopurua ezagutzea.

Metodoak

Basurtu Ospitaleko Ginekologia-Obstetriziara bidalitako jaioberrien odol- laginak aztertu dira. Lehengo, zuzeneko Koombs testa egiten dugu. Lagin positiboen kasuan,  pediatrarekin  hitz egiten  dugu  eta  berak  erabakitzen du ikerketa jarraitu egiten dugun. Orduan, ama eta jaioberriari honakoa egiten diegu: odol-taldea, antigorputz irregularrak, entzimatiko teknika (ID- Diapanela) eta titulazioa.

Emaitzak

2012 urtean, Ospitalean 2.454 jaioberri egon ziren. 0 taldekoak edota Rh negatiboa zuten 597 jaioberrien amen zilbor hestearen odol-laginak aztertu ziren. Hauetatik 36 lagin positiboak ziren. Ginekologia-Obstetrizia zerbitzuan 6 kasuren ikerketa jarraitu genuen eta hurrengo emaitzak aurkitu genituen:

• Anti- D antigorputzen kasu bat.

• Anti-D+anti-E antigorputzen kasu bat.

• ABO bateraezintasunadun eta anti-D antigorputzen kasu bat, gamma-globulina anti-Dagatik.

• Anti-D antigorputzen bi kasu, post-txertoa.

• Exanginotrasfusio kasu bat, jaioberriaren gaixotasun hemolitikoa.

Ondorioak

Emakume haurdunenengan  kontrol  inmunohematologikoa  (10.-16. aste eta 26.-30. aste) eta gamma-globulina Anti-D eman arren, batzuetan bateraezintasun-kasuak izaten dira ama eta fetuaren artean, exanginotrasfusioa beharrezkoa egiten dutenak.

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan