Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Eginkarietan detektatutako birus eta parasitoak debabarreneko eskualde sanitario integratuan, 18 urte arteko pertsonengan: 2003 eta 2012 urte bitartean, 2012 barne

Egileak:

Joxe Mari Manterola Martija

Maite Lage Valiente

Jone Txurruka Alberdi

Alberto Alonso Alonso

Isabel Barrio Cámara

Andere Eguireun Rodríguez

Nuria Toledano Cid

Mendaro Ospitalea. Debabarreneko ESIa.


Sarrera

Birusek eta parasitoek ere, oraindik, beherakoak eragiten dituzte hemengo haur eta gazteegan.

 

Helburuak

Debabarreneko Eskualde Sanitario Integratuan (ESIan) eta Ermuan, 18 urte arteko pertsonengan beherakoak zein birus eta parasitok eragiten dituzten jakitea.

 

Metodoak

- 2003tik 2012ra bitartean, 2012a barne, Mendaroko Ospitalean jaso diren eginkarien azterketa burutu da, birusen eta parasitoen bila.

- Birusen antigenoak 3 urte arteko -3 urtekoak barne- umeen eginkarietan aztertu dira. 2008tik aurrera, Cryptosporidium parasitoen ookisteak bilatu dira 5 urte arteko umeen eginkarietan, eta kasu jakin batzuetan, baita helduenetan ere.

- Enterobius vermicularis-en –oxiuroaren- arrautzak Graham testaren bitartez bilatu dira.

 

Emaitzak

- 308 laginetan birus jakin baten antigenoa detektatu da.

- Rotavirus-en antigenoa 290 eginkarietan detektatu da. Birusa izan duten umeen %78 2 urte baino gazteagoa da eta %58 mutilak. Rotavirusa azarotik apirila artean agertzen da.

- 2010tik 2012a bitartean, Norovirus-en antigenoa 10 umeren eginkarietan detektatu da. Sei umek ez zuten urtebete ere.

- 7 Adenovirus eta 1 Enterovirus izan dira eginkarietan detektatutako beste birusak.

- Guztira, 287 pertsonaren laginetan parasitoren bat ikusi da. Ikusitako parasitoak honakoak izan dira: 85 Enterobius vermicularis, 63 Giardia lamblia, 45 Blastocystis hominis, 41 Cryptosporidium spp., 29 Entamoeba coli, 10 Endolimax nana, 7 Himenolepis nana, 2 Himenolepis diminuta, 2 Taenia saginata, 2 Entamoeba harmanii eta 1 Entamoeba spp.

- Azken bi urteetan, 109 parasito detektatu dira, beste urtetan baino gehiago; eta, Cryptosporidium (32 kasu) izan da gehien ikusi den parasitoa, oxiuroarekin batera (29 kasu).

- 2011n, Cryptosporium-ek Eibarko haur-eskola batean agerraldia eragin zuen eta 17 umek izan zuten beherakoa.

 

Ondorioak

- Urtero, neguan, Rotavirus-ak beherako ugari eragiten du.

- Norovirus-ak beherako asko eragiten du, diagnostikoa egiten ez den arren.

- Cryptosporidium spp., E.vermicularis eta G.lamblia dira parasito ohikoenak Debabarreneko EISan.

ESKERRAK
Maite Egigureni idazlanaren euskarazko zuzenketa egin duelako.

 

Bibliografia

Azken Berriak

Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...
INGUMA datu-basea, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko inf...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan