Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Ebakidura Anitzeko Eskanerrean (MSCT) azterketa pediatrikotan Diagnostiko Erreferentzi Mailak ezartzea

Egileak:

Rafael1 Larretxea Etxarri

Unai1 Iriondo Igerabide

Amaia2 Masso Odriozola

MariaTeresa2 Alonso Espinaco

1 Donostia Unibertsitate Ospitalea (DUO)-Osakidetza, Erradiofisika eta Erradiobabesa Zerbitzua. Donostia, 2 Donostia Unibertsitate Ospitalea (DUO)-Osakidetza, Erradiodiagnostiko Zerbitzua. Donostia


Sarrera

Azken urte hauetan Ordenagailu Bidezko Tomografo-en (OBT) erabilpena Erradiodiagnostiko zerbitzuetan izugarri hazi da eta gaur egun diagnostikoan ezinbesteko tresna bihurtu da. Bestalde ekipo hauek igortzen duten erradiazio dosia da arazo nagusia, batez ere gaixo pediatrikoen kasuan.

Hau dela eta nazioarteko hainbat erakundeek proposatu dute erradiodiagnostiko azterketetan erreferentzi dosiak ezartzeko beharra.
 

Helburuak

DUO-ko Erradiodiagnostiko Zerbitzuan OBT (CT) azterketa pediatrikoetan ematen diren dosien erreferentzi mailak (DRL) finkatzea.

Metodoak

IMPAX sareko aplikazioaren bidez Ospitaleko OBT4 gelan haurren eskaner- azterketetan ematen diren dosiak bildu dira. Horretarako maizen egiten diren bi azterketa aukeratu dira, hau da kraneoa/garuna bata eta bularra/toraxa bestea. Urtebeteko epean (2012) makinak ematen dituen CTDIvol (mGy) eta DLP (mGy•cm) baloreak jaso dira, neurketak haurren adinen arabera sailkatuz eta adin-tarte bakoitzean gutxienez 12 gaixo aukeratuz. DRL baloreak finkatzeko %75 pertzentila erabili da.

Emaitzak

120 neurketa bildu dira eta emaitzak nazioarteko baloreekin alderatu dira.

OBT eskanerra MSCT 64 ebakidura motakoa da eta aurretik Erradiofisika Zerbitzuak egiaztatu du monitorean azaltzen diren CTDI-DLP baloreak eta ionizazio-kamara baten bidez neurtutako adierazleak bat datozela.

Proposatzen diren DRL baloreak, CTDIvol eta DLP erabiliz, kraneo-azterketan 15/ 20/ 25 mGy dira (0-1, 5 eta 10 urte bitartekoak hurrenez hurren) eta 200/ 250/ 400 mGy•cm (aipatutako hiru adin tarteetan). Torax-azterketaren baloreak 3/ 6/ 10 mGy eta 40/ 80/ 160 mGy•cm izango dira.

Lortutako baloreak nazioarte-mailan onartuta dauden erreferentzi baloreen azpitik daude.

Ondorioak

Donostia Unibertsitate Ospitalean OBT azterketetan ematen diren dosiak hobetzeko baliagarriak izango diren erreferentzi mailak azaltzen dira, jakinik balore hauek ez direla mugak baizik eta praktika on baten adierazleak.

Bibliografia

Azken Berriak

Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez ...
Urriaren 22rako asteazken kulturala antolatu du FEUSEk
FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak Asteazken Kulturala jardunaldia egingo du urriaren 22an, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen. Oraingo honetan, elkartea bera izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein osasun-profesionalen interesa pizteko...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan