Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Ultzerak oin diabetikoan. Prebentzioa eta tratamendua

Egileak:

Sara Lizeaga Lopez de GuereƱu

Juan Zaldua Saenz de Buruaga

Imanol Gabarain Morcillo

Miren Iosune Senar Bergera

Jaime Usabiaga Zarranz

Donostia Unibertsitate Ospitalea


Sarrera

Diabetesa, gero eta gehiago ikusten dugun gaixotasuna da, eta hori dela eta, bere konplikazioak ere gero eta ohikoagoak dira gure eguneroko lanean. Konplikazioen artean usuenetakoak oinetako ultzerak dira, eta jakin badakigu hauen morbi-mortalitatea oso handia dela, anputazioraino iritsiz kasu askotan.

Helburuak

Hori guztia dela eta, oin diabetikoaren kudeaketa egoki bat azaltzea eta traumatologiaren alorretik etor daitezken ekarpenen aurkezpena egitea da gure helburua.

Metodoak

Ultzeraren fisiopatologia kontuan hartuz, oin diabetikoaren kudeaketan izango dugun lehen helburua ultzeraren prebentzioa izango da. Zentzu honetan, hezitzaileen eraketa (diabetesaren kontrola, higienea, norbere oinen inspekzioa, zapata egokiak erabiltzea…) eta paziente arriskutsuen detekzioa (azterketa fisiko, neurologiko eta baskularraren bidez) oinarrizkoak izango dira programaren barruan, eta argi eduki beharko dugu hasiera-hasieratik diziplina anitzeko tratamendua ezinbestekoa izango dela.
Traumatologiaren aldetik, fisiopatologiaren oinarrietako bat oinetako presioa handitzea dela kontuan hartuz, presio hori kontrolatzea izango da gure lehentasuna. Eboluzio-maila txikiko ultzerak aurkitzen ditugunean, neurri ez-oldarkorrak erabiliko ditugu, hala nola plantilla bereziak, Walker motako ortesiak, edo ErabatekoKontaktuzkoIgeltsuabezalakoak. Alabaina, ultzera aurreratuago bat aurkituko bagenu edo gangrena-zantzuak dituena, tratamenduak oldarkorragoa izan beharko du, eta kirurgiara jo beharko dugu, anputazio partzialetatik hasi eta anputazio zabaletaraino iritsiz gangrena-mailaren arabera.

Emaitzak

Egindako lanen arabera, diagnostiko goiztiarrari esker eta diziplina anitzeko tratamenduaren bidez (horien artean traumatologoak), ultzeren kopurua jaistea lortzen da, eta, batez ere, hauen konplikazioena, anputazio oldarkorren kopurua nabarmenki murriztuz.

Ondorioak

Patologia ohikoa eta potentzialki larria den unetik, ultzera prebenitzea izango da gure lehen helburua. Agertzen den momentuan, baina, diziplina anitzeko tratamendu bat jarraitu beharko dugu, zeinetan traumatologoaren lehen lana oinaren presio-puntuen azterketa eta zuzenketa izango den, plantilla, ortesi edo igeltsu berezien bidez.

Bibliografia

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan