Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

5.22. Zuzeneko Koombs testa Basurtu Ospitalean

Egileak:

Monika Aras Ibarzabal

Loreto Garcia Lagarejos

M. Teresa Perez de la Puente

M. Mar Gonzalez de las Cuevas

Maite Zurbano Diaz de Mendivil

Itziar Pujana Zaldegi

J.M. Beltran de Heredia Oyarzabal

Osakidetza. Basurtu Ospitalea. Odoleko Bankua.


Sarrera

Jaioberriaren gaixotasun hemolitikoa edo Eritroblastosis fetala, amaren plazentaren bidez pasatzen diren antigorputzen eta fetuan dauden antigeno eritrozitarioen topaketaren ondorioz eragiten den hemolisia da.

Helburuak

Jaioberriaren gaixotasun hemolitikoaren kopurua Basurtu Ospitalea 2011. urtean zehar ezagutzea.

Metodoak

Basurtu Ospitaleko Ginekologia-Obstetrizia Zerbitzuak bidalitako jaioberrien zilbor-hesteko odol laginak, zuzeneko Koombs testaren bidez aztertu ziren. Zuzeneko Koombs testa bi teknikaz egiten da: 1. Diamed-IDko Liss txartelaren bidez (screening) 2. Lehendabizi porta baten giza antiglobulina tanta bat botatzen zaio odol tanta bati eta aglutinazioren agerpena itxaroten da; zuzeneko Koombs testa positiboa izanez gero, hematien erreakzioa baieztatzeko, suero gazi isotonikoz gutxienez hiru aldiz garbitzen dugu, Warthonen gelatina dela eta

Emaitzak

2011. urtean, O taldekoak edota Rh negatiboa zuten, 1.556 jaioberrien amen zilbor hestearen odol laginak aztertu ziren. Hauetatik 1.538 lagin zuzeneko Koombs testean emaitza negatiboa eman zuten. 18 lagin positibo geneuzkan. Amaren eta jaioberriaren odol periferikoa eskatu zen ikerketa zehazteko eta hurrengoko emaitzak aurkitu genituen: • 6 kasu ABO bateraezintasunarekin • Anti-D antigorputzen 2 kasu. • Anti-E antigorputzen kasu bat, anti-D+anti-C kasu bat eta Anti-c+anti Fya antigorputzen kasu bat ere. • Gainerakoetan jaioberriaren gaixotasun hemolitikoa baztertu zen.

Ondorioak

Zuzeneko Koombs testa egiteko jaioberrien zilbor testeko odol lagina erabiliz, jaioberriari ez zaio odol ateratze traumatikoa egiten eta erantzun bizkorra eta erraza lortzen da bateraezintasun kasuetan.

Bibliografia

Azken Berriak

Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...
INGUMA datu-basea, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko inf...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan