Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

lehen arretan bizkarreko eskola

Egileak:

ANA ANGUIANO MARTINEZ

JOSEBA CABREJAS UGARTONDO

SALOA CHINCHURRETA LLAMAS

0


Sarrera

Hasiera: Bizkarreko eskola bezeroak egindako ariketak egitean datza, ariketa horiek gerrialdeko, bizkarreko edota lepoko mina arintzeko balio dute. Bizkarreko eskolek bezeroei erakutsi diete zer den jarrera - higienea lehenengo mina arintzeko eta, modu honetan, etorkizuneko kalteak saihesteko.

Helburuak

Lehen arretan dauden pazienteen bizkarreko eskolaren eraginkortasuna ezagutzea.

Metodoak

28 eta 70 urte bitarteko 45 paziente (19 andre eta 26 gizon), guztien diagnostikoa lunbalgia da. Haietatik 11k irradiazioa zeuzkaten (5 ezkerrerantz eta 6 eskumarantz) eta 2 bezerori mina bi hanketaraino heldu zitzaien.
Paziente horientzako erabilitako terapia, bizkarreko eskolaz gain, elektroterapia izan da (mikrouhina+ interferentziala korrientetan 17 bezero, mikrouhinak+ tens 19 bezero eta gerrialdeko trakzioa 8). Paziente guztiak terapia egin eta gero medikuarengana joan ziren.

Emaitzak

Kontsultan 24 paziente hobekuntza partziala zeukatela esan zuten , 13k hobekuntza osoa eta 4k esandakoaren arabera, ez zuten inolako hobekuntzarik izan (4tik 3 AINES, minaren kontrako unitatera bidali zituzten).
Errehabilitazioa egin geroztik, bi urtean 29 bezero berriro kontsultara joan dira, hauetatik 20 ez ziren joan aurreko lunbalgiagatik. Gainerakoak kontsultara itzuli ziren 6 hilabetetan antzeko zantzuekin. 4 beste espezialista batenera bidali zituzten (traumatologo edo erreumatologorenera).
Gainerakoei (5) farmakoak eman zizkieten, eta minaren kontrako unitatera bidali zituzten.

Ondorioak

Bizkarreko eskolara joan ziren pazienteei tratamendu honek lunbalgiaren mina arintzeko balio izan die, horrela, bere bizitzaren kalitatea hobetu zuten.

Bibliografia

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan