Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Fibromialgia Kuestionatzen

Egileak:

Oier Gorosabel

FisioLan taldea


Sarrera

Gero eta gehiago entzuten dira gure inguruan fibromialgia diagnostikoak. Lehenengo inpresioan, izurrite baten itxura hartu diezaiokegu, beldurgarria gainera: inork ez daki-eta zerk sortzen duen, ezta bere kontrako tratamendu egokirik. Aurkezpen honetan, fibromialgia existitzen ez dela frogatzen saiatuko gara. Gehiago dela bai paziente eta bai osasun profesionalok bultzatuta “sortu” behar izan den sindromea, gero eta ugariagoa den molestia sorta zabal bat nolabait izendatzearren. Gero eta paziente gehiago daude gorputzeko min orokor, neke, bizitzeko gogo faltaz kexatu eta osasun zerbitzuen partetik soluzio bat jasotzen ez dutenak. Paziente hauek medikoz mediko pasatzen dira “ez daukazu ezer”, “erradiografiak ondo daude", “zurea asmakizun bat da”, “TAC honetan ez da ezer ikusten” eta halakoak entzuten. Eta hala da: froga objektiboetan ez da ezer azaltzen, baina eurak mina dute. Txarto sentitzen dira. Zer gertatzen da?

Helburuak

Metodoak

Powerpoint baten bitartez, fibromialgiaren bertsio ofiziala (AEBetako Reumatologia Elkargo Ofiziala) eta zentzunak dioskuna alderatuko ditugu.

Emaitzak

Fibromialgia diagnostiko eta tratamendu arruntaren aldean, pazientearen osasun psikofisikoaren azterketa sakona proposatzen dugu. Tratamendu mailan, garrantzi berezia ematen diogu pazientearen beraren inplikazioari, osasun profesionalondako bigarren mailako papera aldarrikatuz (laguntzailearena, alegia).

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan