Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Arraunketa tradizionaleko kirolarien gogobetetzea eta honek entrenatzailearen lidertzarekin duen harremana

Egileak:

PATXI LEÓN GUEREÑO

0


Sarrera

Euskal Arraunketa tradizionalean alderdi fisiko-fisiologikoa, nutrizionala, teknikoa eta biomekanikoa aztertu izan da, gutxi dira ordea, arraunlari hauen ongi izate psikologikoa aztertu dutenak. Gainera, kontuan hartzen badugu talde kirol batek harremanei dagokienez duen konplexutasuna, arraunketan ere, egunerokoan elkarrekin egindako ekintzek eta izandako bizipenek kirolarien gogobetetzean eragina izango dute. Entrenatzailearen eginkizunak berebiziko garrantzia dauka. Hau dela eta, arraunlariek beren entrenatzaileen lidertzarekiko duten gogobetetzea aztertzea interesgarria da.

Helburuak

Arraunlariek beren entrenatzailearen jokabideekiko duten gogobetetzea aztertzea eta honen inguruko hausnarketa.

Metodoak

Ikerketa honetarako erabili den lagina, ACT mailako 4 taldetan jasotako datuek osatzen dute, guztira 66 kirolari eta 4 entrenatzaile. Lagin honek goi-maila osatzen duten taldeen %33 irudikatzen du.
Datu-bilketa burutzeko erabili ziren tresnak bi izan ziren:
Alde batetik, The Leadership Scale for Sport – LSS- Kirolerako lidertza eskala (Chelladurai & Saleh, 1980), eta bestetik, Athletic Satisfaction Questionnaire – ASQ- Kirolarien gogobetetze-galdeketa (Riemer & Chelladurai, 1998) eskalak gazteleraz berrikusi, itzuli, egokitu eta balioztatzea.
Datu-bilketa denboraldi-amaieran burutu zen lau traineruen kasuan, eta horretarako arraun-elkarte bakoitzetik pasatu ginen.

Emaitzak

1) Arraunlariek orokorrean gogobetetze-maila baxuena entrenatzaileen jokabideak biltzen dituen dimentsioekin dutela ikusi ahal izan dugu (Anova, P ≤ 0,05).
2) Entrenatzaileen lidertzaren eta kirolarien entrenatzaileekiko gogobetetze-mailaren aldagaien artean korrelazio positiboa azaltzen zaigu (korrelazioa, r ≥ 0’25 ).
3) Talde desberdinen gogobetetzea konparatzerakoan, entrenatzaileari dagozkion bi dimentsioetan desberdintasun esanguratsuak aurki ditzakegu (Anova, P ≤ 0,05).

Ondorioak

Arraunlariak orokorrean ez daude gustura beren entrenatzaileek erakusten dituzten jokabideekin

Bibliografia

Chelladurai, P. (1978). A contingency model of leadership in athletics (Tesis doctoral). University of Waterloo, Waterloo, ON, Canada.
Chelladurai, P. & Saleh, S.D. (1980). Dimensions of leader behaviour in sports: Development of a leadership scale. Journal of Sport Psychology, 2, 34-45.
Kellmann, M., Bussmann, G., Anders, D. & Schulte, S. (2006). Psychological aspects of Rowing. En J. Dosil (Eds.), The Sport Psychologist’s Handbook: A Guide for Sport-Specific Performance Enhacement (pp. 479-501). London, UK: John Wiley & Sons.
Riemer, H.A. & Chelladurai, P. (1998). Development of the athlete satisfaction questionnaire. Journal of Sport and Exercise Psychology, 20(2), 127-156.
Schulte, S. (2004). Psycologie im Ruderachter [Psychology in the rowing eight]. Leistungssport, 34(4), 67-70.
Sánchez Bañuelos, F. (1996). Traducción al castellano, validación, adaptación y revisión del cuestionario de Chelladurai y Saleh de la escala de liderazgo para deportes (LSS, Leadership Scale for Sports). INFOCOES, 1(2), 3-16.

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan