Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Dieta eta jarduera fisikoa Lehen Mailako Arretan preskribatzen da?

Egileak:

Itsaso Sexmilo Ayarra

Arantza Caballero Jaurrieta

IƱaki Sexmilo Ayarra

Gustavo Vasquez Lopez

Maite Ayarra Elia

0


Sarrera

Ebidentzia zientifikoak dieta (D) eta Jarduera Fisikoa (JF) arrisku kardiobaskularraren prebentzioan onuragarriak direla eta diabetes zein hipertentsioaren tratamenduan lehendabiziko aukera direla dio. Hau horrela den arren, osasun-langileek bi neurri horiek gutxi eta irregularki preskribitzen dituzte.

Helburuak

Nafarroako bi Oinarrizko Osasun Eskualdean, dieta eta jarduera fisikoaren preskripzioa ezagutzea, diabetes, hipertentsioa, hipergluzemia edo dislipemia duten pazienteengan.

Metodoak

Ikerketa deskriptiboa, aipatutako diagnostikoak dituzten eta lehen mailako arretara (sendagile zein erizainen kontsultetara) hauekin zerikusia zuten arrazoiengatik, joandako pazienteen historia klinikoen azterketa egin da, 2014Ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako epean. Laginketa ausazkoa izan da. Ondorengo datuak bildu dira: generoa, adina, IMC, diagnostikoa, tratamendu farmakologikoa, dieta eta jarduera fisikoaren preskripzioa. Jarduera fisikoa egiteko ezintasuna duten eta dieta zein jarduera fisikoa ulertu edota ikasteko arazoak dituzten pazienteak baztertu dira.

Emaitzak

Guztira 7.200 pertsonetako biztanleria ikertua izan da,: 350 pazienteko lagina hartuz.
•HTA: 100 paziente, 66 urte bataz beste, %77-96 D, %20-35 JF, %76 botikak.
•Diabetesa: 73 paziente, 66 urte bataz beste, %55-65 D, %25-45 JF, %92 botikak.
•Hipergluzemia: 50 paziente, 62,6 urte bataz beste, %40-46 D, %11-30 JF, %46-63 botikak.
•Dislipemia: 138 paziente, 63,2 urte bataz beste, %40 D, %35 JF, %42-80 botikak.
Jarraipen analitikoa HTA, diabetes zein dislipemiadun pazienteen artean %90ekoa izan da.

Ondorioak

1.Esandako diagnostikoak dituzten pazienteengan, sendagaiak dieta eta jarduera fisikoa baino maizago preskribitzen dira.
2.Odol-analisiaren bidezko jarraipen handia dago (>%90), batzuetan historia klinikoetan erregistraturiko datu bakarra delarik. Orokorrean, odol analisiak ariketa fisikoa baino bi aldiz gehiago preskribatzen dira.
3.Pazienteen ezaugarriei (patologia, adina, sasoi fisikoa, …) egokitutako jarduera fisikoa oso gutxi zehazten da.
4.Dieta eta jarduera fisikoaren onuren ebidentziak egon arren, sendagileek jarraipen analitikoari eta botiken preskripzioari garrantzi handiagoa ematen diete, dieta eta jarduera fisikoaren preskripzioa eta hau betetzearen jarraipena urria izanik.

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan