Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Ariketa Fisikoaren Sustapena Nafarroan: “MUGI ZAITEZ” Kanpaina

Egileak:

Pilar Marín Palacios

Lázaro Elizalde Soto

0


Sarrera

Ariketa Fisikorik eza laugarren hilkortasun-faktorea eta gaixotasun-karga handieneko bost faktoreetako bat da, Osasunaren Munduko Erakundearen arabera. Gaixotasun kardiobaskularrean, diabetesean, bularreko minbizian eta koloneko minbizian duen eragina frogatuta dago.
Sedentarismoa zabaltzen ari da, populazioa zahartzen ari da, gero eta pertsona gehiagok dute gaixotasun kronikoren bat, eta ariketa fisikoaren sustapena inbertsio errentagarri bihurtzen ari da.
Nafarroako Osasun Departamentuak honako ardatz hauek ditu: Osasun Plana, Prozesu kronikoetako auto-arduraren sustapena. Kronikoen Estrategia, Bizimoduetako eta Ingurune Osasungarrietako Sustapena, eta Oinarrizko Osasun Zerbitzuetatik, Kirol Zerbitzuarekin, Udal Entitateekin, eta Osasun Entitateekin koordinatzea.

Helburuak

1.- Sedentarismoaren joera hazkorrean aldaketak indartzea.
2.- Sedentarismoari lotutako gaixotasun kronikoak aurrez ikustea eta tratatzea.
3.- Bizitzari ongizatea eta osasuna gehitzea
4.- Mendekotasuna atzeratzea eta gutxitzea.

Metodoak

Hiru motatako jarduera aktibatu dira:
1.- Informazioa eta sentsibilizazioa: horretarako material berriak argitaratu dira (liburuxka bat, kartelak,eta foiletoak).
2. Formazioa profesionalengan: herritarrentzako preskripzio-dokumentazioaren inguruan, on-line formakuntza (“Activate”), batez ere, lehen-mailako arretako profesionalentzat.
3. Ingurunea landu: igogailuetako eta atarietako seinale bereziak jarri eskailerak eralbitzeko.

Emaitzak

Kanpaña hasi berria da.

Ondorioak

Ebaluaziorako indikadoreak:
Honako indikadoreen bidez egingo da:
1.- Banatutako materialak
2.- Prestatutako profesionalen kopurua
3.- Seinaleztatuko eraikinen kopurua.
4.- Atenea Lehen Mailako arretan dagoen erregistro sistematizatuan egindako esku-hartzeak: aholkuen kopurua, eta Osasun arloko Heziketaren Banakako ekintzen kopurua.
5.- Zenbat pertsona erabiltzen dituzten eskailerak eraikin jakin batean neurtzea, seinalizazioa jarri baino lehen eta gero.

Bibliografia

Azken Berriak

Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez ...
Urriaren 22rako asteazken kulturala antolatu du FEUSEk
FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak Asteazken Kulturala jardunaldia egingo du urriaren 22an, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen. Oraingo honetan, elkartea bera izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein osasun-profesionalen interesa pizteko...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan