Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Informazio Teknologiei esker, gizateria kontrolatzaile ala kontrolpeko?

Egileak:

Iñaki Dorronsoro Goikoetxea

0


Sarrera

Internet nagusitu bezain laster, jabetu ginen Informazio Teknologia berriek pertsonengan menpekotasun- arazoak areagotzeko zekarten arriskuaz, horren adibide paradoxikoa, The_Center_for_Internet_Addiction webgunea, 1995ean sortua.

Hala ere, ITen hazkundea apartekoa izan da eta gizarte-kontzeptua bera ere aldatu dute: egunerokotasuna kontrolatzeaz gain, sozietate birtual (eta ez hain birtual) ugari sortu eta aukera eta arrisku berriak ere azaleratu dituzte.

Helburuak

Informazio Teknologien garapenak gizarte-mailan eragin ditzakeen menpekotasun-egoerak aztertu.

Metodoak

Azken bi hamarkadetan garatu diren IT baliabideak aztertu.

Egungo erabilera-maila aztertu, lurralde eta ekonomi mota desberdinetan.

Etorkizunaren hausnarketa egin.

Emaitzak

ITen eraginez, azken bi hamarkadetan lan, kontsumo eta aisialdiko esparruak izugarri aldatu dira. Eraginkortasuna helburu, egungo erronka 2025ean internet gizateria osoari eskaintzea da, bereziki, ekonomia txiroetan lagungarri izango delakoan. (“Building_a_better_connected_world”).

ITen iraultza bi ildo erabat desberdinetan nagusitu da: mundu fisikoa gobernatzeko ahalmenean (IoT-Internet_of_Things), eta gizarte zein pertsonen arteko harremanetarako bide berrien hedapenean. Bietan igarri ditzakegu arriskuak:

Adimen Artifizialari esker, sentsore eta gailu modernoen ahalmenak handitu egin dira. Ekintza programatzeaz gain, erabakiak hartzeko gai dira eta eguneroko jarduera arruntak bere funtzionamenduaren menpe gelditzen dira.

Era berean, robot eta automata sofistikatuen esku, ezagutza bera, eta, ondorioz, etorkizuneko prestakuntza-gaitasuna ere baldintzatuak gera daitezke, hezkuntza errealitate berri honi egokitzen asmatzen ez bada.

Gizarteari dagokionez, Internetek harreman pertsonaletarako askatasuna inoiz ez bezala zabaldu digu. Horrela, sare sozial arrakastatsuak eratu dira, baina gure eta gertukoen bizitza pertsonalaren aztarnak nonahi utzi dira, kontrolik gabeko interesen esku. Pribatutasuna arriskuan dago.

Egoera horren aurrean, ITek beraiek dakarkigute irtenbidea, harreman pribatuak garatzeko ere aproposak dira eta: ezkutuko sareak ugaltzen ari dira, fisikoki ondoan dugunarekin inoiz partekatuko ez ditugunak.

Fenomeno horren muinean gizartea bera ulertzeko eraldaketa bat nabari da, beti bezala adin eta hezkuntzari dagokiona; helduok birtualtzat jotzen ditugun erlazio eta guneak, gazteentzat errealak bezain aberatsak dira.

Ondorioak

ITen ahalmenak direla eta, gizateria osoa jar dezakete hainbat menpekotasunen arriskupean.

Kontrol/askatasun binomio horretan, mundu erabat kontrolatu bati bizigune pribatu ugari kontrajartzeko ahalmena luzatu digute.

Bibliografia

Networks, Crowds, and Markets: Reasoning About a Highly Connected World. Jon Kleinberg. Cambridge University Press, 2010.

"Evolución de la gobernanza de Internet: Capacitar el desarrollo sustentable" . UNESCO. http://www.unesco.org/new/es/communication-and-information/

The Internet.org proyect. wwww.proyect.org

"Six Degrees: The Science of a Connected Age”. Duncan Watts.

"The Dark Net". Jamie Bartlett.

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan