Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Tabakoaren berrerortzeak ekiditeko erizaintzako estrategiak

Egileak:

MAITE AMONDARAIN ZABALA

OLATZ ALDALUR OTAMENDI

0


Sarrera

Tabakoa menpekotasuna sortzen duen gaixotasun kroniko bat da; horregatik, tabakoa uztea heriotza edota minusbaliotasunak ekiditeko lehenengo neurria da3.
Erretzeari utzi nahi dioten erretzaile gehienek ez dute helburu hori lehenengoan lortzen. Helburua lortzeko, askok tabakoa ekiditeko programetara jotzen dute. Haatik, programa horien arrakasta % 15-% 45 bitartean dago2; beti ere, dependentzia-maila eta erabilitako metodologia kontuan izanda. Baina zeintzuk dira programa horien arrakasta eskasaren arrazoiak?
Alde batetik, erretzailearen arrazoiak ditugu: motibazio-falta, egoera psikologikoa, tratamenduaren eragin desiragaitzak, etab. Bestetik, hezitzailearenak: babes nahikoa ez ematea, jarraipen eskasa egitea, etab.2
Tabakoaren prebentziorako estrategia onenak bilatzeko helburuarekin egindako azken ikerketek diotenez, osasun-sistemako errekurtso onena4 erizaintza da.
Berrerortzeen prebentziorako, garrantzitsua izango da pazientearen jarraipen on bat egitea3, eta, horretarako, erizainen rola ezinbestekoa da. Hortaz gain, erizaintzak osasun-sistemako arlo guztietan parte hartzen duenez, bere babesa eta aholkuak tabakoa ekiditeko elementu klabe izan daitezke4.
Ohikoak diren berrerortzeak ezin dira porrota bailiran hartu, prozesuaren parte baizik. Askotan, beharrezkoak dira hainbat saiakera, behin-behineko aldaketa eman aurretik1.

Helburuak

Berrerortzeak ekiditeko, erizaintzako estrategiak ezagutzea eta ematen diren jarrerak ulertzea.

Metodoak

Bibliografia bilaketa egin da, horretarako, hainbat liburu eta datu-base erabili dira.

Emaitzak

Berrerortzeen tratamenduak oinarrizko hiru atal ditu2:

-Tabakoa uzteko erabakiaren babesa.
-Tabakoa uztearen onuren goraipamena.
-Tabakoa utzi eta gero, sortuko diren arazoetan laguntzea.

Beraz, berrerortzeak ekiditeko programan, erizainek kontuan izango dute tabakismoa arazo kroniko gisa tratatzea garrantzitsua izango dela, non hainbat aldaketa gertatuko diren.
Garrantzitsua izango da porrotaren aurrean hartu beharreko jarrera zein den jakitea2:

-Erretzailea ez-errudun sentiaraztea.
-Egindako esfortzuarengatik zoriontzea.
-Berrerortzearen zergatia analizatzea. Horretarako, ingurua, zirkunstantzia pertsonalak, dependentzia eta motibazioa birbaloratu beharko dira (Fagerström eta Richmond testak betez, hurrenez hurren).
-Berriz ere saiatzeko prest dagoenean, gure laguntza eta babesa osoa erakustea.

Ondorioak

Ikusi dugunez, gaur egun tabakoa gaixotasun kronikotzat hartuta dago. Bera ekiditeko erabakia hartu ondoren, jarraipen zehatza egitea beharrezkoa da, behin-behineko aldaketa eman arte1. Bertan, erizainen jarrera oso garrantzitsua izango da, eta, horretarako, erizainek, teorian zein praktikan, etengabeko prestakuntza egiteko ardura izango dute.

Bibliografia

1. Intervención en tabaquismo desde atención primaria de salud. Principado de Asturias. Guía para profesionales.
2. Manual de prevención y tratamiento del tabaquismo. Barrueco Ferrero, M; Hernández Mezquita,M.A; Torrecilla García, M. 4ªEdición, 2009.
3. Guía clínica para ayudar a los fumadores a dejar de fumar. Becoña Iglesias, E; Córdoba Garcia, R; Martínez Raga, J; y cols. Valencia, 2004.
4. Atención a las personas fumadoras. Plan de cuidados estandarizados en enfermería. Servicio Andaluz de Salud. Consejería de Salud.

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan