Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Santiagorako bidean Babeleko dorrea

Egileak:

Irune Tubia Barberia

Ainara Urralburu Inchusta

Miguel Pascal Espinar

Miriam Almirantearena Legaz

Maria Adot Esarte

Mª Luisa Itoiz Burguete

M Angeles Munarriz Elizondo

Laura Valdivieso

0


Sarrera

Gure osasun-zentrotik pasatzen da Donejakue bidea. Nafarroara sartzean lehen bi etapak gure lan-eremu diren lurretan egiten ditu. Donibane Garazitik hasten dute askok bidea eta Luzaidetik sartuz lehen etapa gogorra izaten da Ibañetan gora. Iruñerako bidean ere bide gogorra egin behar izaten dute, pixkanaka bidea goxatuz doan arren. Klimak ere istripu eta ezbeharrak sortzen ditu inguru honetan. Hori dela eta, urtero erromesak artatzen ditugu gure zerbitzuan. Batez ere larrialdietan. Erromesen artean badira munduko txoko guztietatik etorriak eta komunikazio-arazoak sor daitezke. Kontuan hartuta elkarrizketan oinarritzen dela gure lanaren parte handi bat, jakin nahi izan genuen zertan ginen Santiago bideari dagokionez.

Helburuak

Gure hizkuntza ohiturez ohartzea eta beharrak detektatzea zerbitzu on bat eman ahal izateko.

Metodoak

Azterketa deskriptiboa. 2016ko agorrilaren 1etik abenduaren 31ra artatutako paziente guztien artean, erromesak zirenak identifikatu eta fitxa bat bete genuen hainbat daturekin. Tartean jatorria eta elkarrizketan erabilitako hizkuntzak.

Bestelako datuak ere bildu genituen baina momentuz ez dira aski eta datu-bilketan gabiltza.

Emaitzak

60 erromes artatu genituen urgentzien eta ohiko kontsulten artean. 31 Ingelesez, 19 Gazteleraz, 7 Frantsesez eta 3 Italieraz.

Italieraz egindako guztiak Italiar jatorriko pazienteekin izan ziren. Frantsesez egindakoak: 2 Frantzia, 3 Belgika, 1 Alemania, 1 Italia. Gazteleraz egindakoetan: 11 Espainia, 2 Brasil, 2 Italia, 1 Frantzia, 1 EEBB, 1 Kolonbia, 1 Chile. Ingelesa: 6 EEBB, 6 Alemania, 3 Holanda eta Australia, 2 Japonia, Irlanda, Italia eta 1 Hego Korea, Suitza, EB, Danimarka, Kanada.

Kontuan hartzekoa da langile guztiok ez ditugula hizkuntza horiek guztiak hitz egiten.

Ondorioak

Gure lantokiaren kokalekua dela eta, munduko txoko guztietako pazienteak artatu behar izaten ditugu. Haiekin komunikatzea ez da beti erraza. Komunean ditugun hizkuntzen artean, biontzat erosoena dena aukeratzen dugu edo bestela, ongi ezagutzen ez ditugunean, moldatzen gara. Hor badira bi muga, pazienteek dakizkiten hizkuntzak eta osasun-langileok dakizkigunak. Interesgarria da ikustea normalki pazienteekin zein hizkuntza darabilgun, ahal den neurrian lantzeko.

Bibliografia

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan