Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Antsietatea... Berdin tratatzen al ditugu emakumeak eta gizonak?

Egileak:

Asier Calvo Alvarez de Arkaia

Itsaso Sexmilo Ayarra

0


Sarrera

Bibliografiaren arabera, egile ugarik pazienteei eskainitako jarrera desberdina izan daiteke pazienteen generoaren arabera. Hau zenbait gaixotasun motatan areagotu daiteke, antsietatearen alorreko gaixotasunetan esaterako. Hau horrela izanda, emakumeei gaixotasun organikoak baztertzeko froga osagarri gutxiago egin liezaiekete eta tratamenduan desberdintasunak egon litezke.
Gure lantokian, hots, hirugarren mailako ospitale bateko larrialdi orokorretako zerbitzua, hau gerta litekeelakoan, zerbitzuan antsietate diagnostikoa duten pazienteen maneiua aztertzea (emandako lehentasuna, eskatutako proba osagarriak eta eskainitako tratamenduak) erabaki genuen. Larrialdi-zerbitzuan mediku adjuntu batek triajea egiten du, pazienteak guneetan banatuz: A (larrienak), B (traumatologia eta asaldatuak) eta C (arinenak).

Helburuak

Donostia ospitaleko larrialdi orokorretako zerbitzuan antsietatearen alorreko gaixotasunez diagnostikatutako pazienteen maneiua aztertzea, pazientearen generoaren arabera desberdintasunak dauden ikusteko.

Metodoak

Ikerketa deskriptibo transbertsala, 2016an larrialdi orokorretan antsietatearen esparruko diagnostikoak izan dituzten pazienteen historia klinikoaren azterketa eginez. Laginketa sistematikoa izan da. Ondorengo datuak bildu ditugu: generoa, adina, triajean jarritako lehentasuna eta sintoma, larrialdietako gunea, aurrekariak, froga osagarriak eta jasotako tratamendua. Psikiatriak atenditutako pazienteak baztertu dira. IBM SPSS Statistics programa erabili dugu.

Emaitzak

Ikertutako biztanleria: 2016. urtean Donostiako OU larrialdi orokorretan antsietatez diagnostikatutako pazienteak. Lagina: 100 paziente.
Emaitzak (%etan. E: emakumezkoak. G: gizonezkoak)
-Triajeko lehentasuna: I E:3, G:0; II E:5, G:4; III E:5, G:9; IV: E:78, G:83; V E:8, G:4.
-Hasierako sintoma (osasun mentalekoa): E:46, G:39.
-Larrialdietako gunea: A E:46, G41; B E:14, G:5; C E:40, G:54.
-Froga osagarriak: E:68, G:70.
-ECG E:59, G:70; erradiografia E:8, G:17; analisia E:32, G:22.
-Tratamendua jaso dutenen artean, benzodiazepina: E:100, G:82

Ondorioak

-Ez dugu ikertutako laginean estatistikoki adierazgarria den desberdintasunik aurkitu generoaren arabera, lehentasunari eta eskatutako froga osagarriei dagokienez.
-Tratamenduari dagokionez, emakumeei benzodiazepinak maizago preskribitzen zaie.
-Donostiako larrialdi-zerbitzuetan ez dugu generoaren araberako bereizketarik aurkitu, tratamenduan izan ezik. Etorkizunerako, honen inguruan hausnarketa proposatzen dugu “zergatik ematen dizkiogu benzodiazepinak gehiagotan emakumeei?”

Bibliografia

  • Mujeres y psicofármacos: La investigación en Atención primaria; I. Markez et al.; Revista española de Neuropsiquiatría; 2004.
  • Influencia del género del paciente en el manejo de cuadros ansioso depresivos; M. E. Moreno Luna et al.; Atención Primaria; 2000.

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan