Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

"Aginduen baieztapena: Ospitaleko botikarien eginkizunetako bat

Egileak:

Miren Etxeberria Uriz

Julen Fernandez Gonzalez

Itziar Monteserin Garrastatxu

0


Sarrera

Ospitaleko gaixoei atentzio onena eskaintzeko diziplina anitzeko profesionalen elkarlana egitea da ebidentzia zientifikoak gomendatzen duena. Erizain, mediku eta gainontzeko profesionalen artean gaude ospitaleko botikariak.

Gure egiteko bat da medikamentuaren erabilera seguru eta eraginkorra ziurtatzea. Horretarako, ospitaleko gaixoentzako medikuek egiten dituzten aginduak balioztatzen ditugu, gaixo bakoitzak botika egokia, dosi egokian, maiztasun egokian eta botiken arteko interakziorik gabeko aginduak dituela ziurtatuz. Hau FarHo deituriko programa propioaren bidez egiten da Nafarroako Ospitaleguneko farmazia-zerbitzuan (historia klinikoan medikuek egiten dituzten aginduak islatzen ditu programa honek, stock-arekin lotura zuzena daukan bitartean).

Helburuak

Nafarroako Ospitaleguneko botikariek baieztaturiko aginduen hausnarketa eta azterketa egitea.

Metodoak

Farmaziako FarHo programaren bidez 2015. urtean zehar egin diren baieztapenen datuak lortu dira.

Emaitzak

Guztira, 109.287 agindu baieztatu ziren 2015. urtean. Agindu guzti hauetatik % 13,74 botikarien partetik esku-hartzeren bat jasan zuen eta esku-hartzea jasan zuten aginduetatik % 10,6 akatsen bat zegoelako izan zen. % 37,5 berriz, ospitalean dauden botiketara egokitzapena egiteko izan zen (aldaketa generikoa edo/eta terapeutikoa, beti ere medikuarekin baieztatuta edo ospitaleko farmazia eta terapeutika komisioan akordaturiko aldaketak izanda)

Ondorioak

Urtebetean zehar baieztatzen diren aginduetatik %10,6 akatsen bat zuen, beraz gaixoari iritsi lekiokeen akats ugari saihestu zirela pentsa dezakegu. Beraz, botikarien ospitaleko aginduen baieztapenak, hainbat zereginen artean, medikazio akatsak aurreikustearen helburua duela zeregin berretsi daiteke.
Honez gain, osasungoko diziplina anitzeko taldeen barnean botikariak hartzean, gaixoaren arretaren kalitatea hobetzen da.

Bibliografia


Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan