Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Meningitis larriak ardura intetsiboan. Epidemiologia

Egileak:

K. Reviejo

G. Txoperena

I. Mintegi

A. Murgialdai

K. Ibarguren

I. Arcega

B. Azkarate

0


Sarrera

Meningitisa meningeetako inflamazio bat da, hau da, burmuina eta orno-muina estaltzen dituzten mintzen inflamazioa. Gaitzaren sortzaileak bakteriak, birusak edo onddoak izan daitezke, eta tratamendua ona izan arren, heriotza edo sekuelak utz ditzake. Anitzetan eragiten dituen sintomak (kontzientzi maila jaistea, konbultsioak, eta koadro septikoa) ardura intentsiboan tratatzera behartzen gaitu.

Helburuak

Gipuzkoan, 1984lik 1998ko urtarrilaren 15era bitarte, ardura intentsiboan zaindu diren meningitisen epidemiologia ezagutzea.

Metodoak

Diseinua: zeharkako ikerketa deskribitzailea.

Aldagaiak: adina, sexua, germen sortzaileak, urtea, hilabetea, heriotzaren kopurua eta sekuelak

Datuen iturria: Arantzazu Ospitaleko ardura intentsiboa.

Emaitzak

Gure unitatean izandako 148 kasu aztertu ditugu. Adinaren batezbestekoa 36.6 SD 21 urte, gazteenak 9 urte eta zaharrenak 80 izanik. Sexuari dagokionez, 59 (%39.9 ) gizonak dira eta 89 (%60.1) emakumeak. Neguan azaldu dira kasu gehienak, urtarrila izanik 23 kasurekin (%15.5) sarriena. Honen atzetik udaberria, apirilean 20 kasu (% 13.5) jaso baitira.

Etiologiari begira: meningokokoa izan da gehien isolatutako germena 51 kasurekin (%34.5); Honen atzetik pneumokokoa 33 (%22.3), germen ezezaguna 22 (% 14.9) eta estafilokokoa 13 (%8.8).

Meningokokoa da gazteen artean gehien azaltzen den germena eta lehenengo hamarkadan gertatzen da bere distribuzioaren tontor nagusia; gero 50-60 inguruko gaixoetan beste tontor txiki bat azaltzen da. Honen atzetik eta banaketa berdintsuarekin germen ezezagunak. Pneumokokoak berriz, bi tontor nagusi ditu adinari dago­kionez, 20 urtetako hamarkadan eta 50-60ko hamarkadetan.

Klinikari dagokionez: 48 gaixok (%32.4) petekiak izan dituzte eta 25ek (% 16.89) sekuelak edo ondorioak.

Sekueletan: 8 (%32) fokalitate neurologikoa; 6 ( %24) garun gaitz orokorra; 5 ( %20) pare kranialen lesioa; 2 ( %8) hidrozefalia; eta 4 (% 16) ondorio ez neurologikoak.

Guztira 3 1 gaixo hil dira (%20.9) eta hauetatik 14 garun heriotzaren ondorioz.

 

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan