Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Suizidio traumatikoak Gipuzkoan. Epidemiologia

Egileak:

I. Mintegi

A. Murgialdai

K. Reviejo

K. Ibarguren

F. Azaldegi

G. Txoperena

E. Romo

0


Sarrera

Gipuzkoan 1996ko urtarrilaren 1 etik, 1997ko ekainaren 30a bitartean, 630 traumatizatu larri izan dira, horietako 98 (% 15.5) suizidioak izan direlarik. Ikusten denez suizidioak garrantzi handia dute eta zein baldintzatan gertatzen diren jakitea ezin- bestekoa da.

Helburuak

Gipuzkoako suizidio traumatikoen, datu epidemiologikoen ezaguera.

 

 

 

Metodoak

 

Diseinua: zeharkako ikerketa deskribatzailea.
Aldagaiak: adina, sexua, suizidioen mekanismoa, heriotzaren arrazoia, heriotzaren tokia, heriotzaren kopurua eta kronologia.
Datuen iturriak: Arantzazu Ospitaleko ardura intentsiboa, larrialdien koordinaziorako herrialdeko zentroa eta autopsiako txostena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Emaitzak

98 suizidio traumatiko bildu dira, % 72.9 gizonezkoak eta % 27.1 emakumezkoak.

Adinaren batezbestekoa: 51.5 SD 20.6 urte (51.6 urte gizonezkoak eta 51.3 emakumezkoak).

Suizidioen mekanismoa

amiltzea (%59.2)
urkatzea (% 14.3)
trena (% 12.2)
su arma (%8.2)
besteak (%6.1)

Heriotzaren arrazoi funtzionala

% 35 kalte neurologikoak
% 50 kalte ez neurologikoak
%14.7 kalte mistoak.

Heriotzaren tokia

% 79.5 bertan behera
% 5.7 garraioan
% 14.7 ospitalean (4 ospitale komarkelean eta 9 Arantzazu ospitalean)

Neguan eta udaberrian azaldu dira kasu gehienak, % 20 asteazkenean eta (%67) goizeko 6etatik arratsaldeko 18etara.

 

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan