Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Nola betetzen duten gib+ gaixoek tratamendu antirretrobirala

Egileak:

J. Baraia-Etxaburu

M.J. Carvajal

J. Muñoz

Z. Zubero

R. Teira

J.M. Santamaria

0


Sarrera

GIB kontrako tratamendu konbinatuak gero eta eraginkorragoak dira. Hala ere hutsegite terapeutikoak sarriak dira. Batzuetan birusa erresistentea da medikamentuaren aurrean, beste batzuetan nahiz eta sentikorra izan, gaixoak ez du ondo hartzen eta tratamendu indargabe horrek birusa erresistente bihurtzen lagunduko du. Tratamendua ondo kunplitzea askotan mediku eta gaixoaren arteko harreman on batean datza.

Helburuak

Gure gaixoek tratamendu antirretrobiralak nola betetzen dituzten jakitea.

Metodoak

Gaixoei inkesta anonimo bat pasatu haiek bete dezaten.

Emaitzak

84 gaixok bete dute inkesta. Gehienak gizonezkoak (69%) eta drogazale izanak (67%). Tratamendu konbinatua bi farmakorekin 34 (40%) edo hiru farmakorekin 50 (60%) egiten ari dira. Gehienek (%92) ondo dakite tratamendua nola hartu behar den (zenbat pilula eta zein ordutan). Azkenengo hilabetean 76k (90%) ez dute egun oso bat galdu, 6k (7%) bostek egun baino gehiago eta 2k (2%) aste bi baino gehia­go.

Azkenengo astean 46 (55%) gaixok dosi guztiak hartu dituzte. Beste 38 gaixoren artean, 28k hiru dosi baino gutxiago galdu dute; 7k 5-10 dosi eta 3k hamar dosi baino gehiago. Tratamendu bikoitzeko taldean, 18/34 (53%) ez ditu dosi guz­tiak hartu eta hirukoitzekoan 20/50 (40%) (P= 0,27). Hutsegitearen arrazoi nagusienak: ahaztea 26/38 (68%) eta pilulak falta 12/38 (31%). Eguerdiko dosia da gehien hutsegiten dena. Tratamenduarekiko iritzia: oso onuragarria (20%), onura- garria (52%), onura gutxikoa (0) eta ezezaguna (28%).

Ondorioak

  1. Gaixoen arabera, tratamendu antirretrobirala orokorrean ondo betetzen dute, nahiz eta dosietan zehatzak ez izan.
  2. Tratamendua betetzean ez dago ezberdintasunik farmako bi edo hiru hartzen badira.
  3. Agindua betetzea ondo neurtzeko, gaixoen iritziaz gain, beste parametro batzuk erabili bebar ditugu.

 

Bibliografia

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekuko mezua idatzi duten 7 gazteak
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan