Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Hipoakusia neurosentsoriala puntzio lunbarreko tekniken ondoren

Egileak:

M.O. Aretxaga

I.G. Gurtubay

0


Sarrera

Diagnostiko eta terapeutikarako egindako puntzio lunbarreko (PL) tekniken ondo­ren agerturiko hipoakusia neurosentsorialen eta tinnitusen zenbait kasu aurkeztu dira azken urteotako literaturan. Kasu gehienetan buruko minak, goragaleak, zorabioak eta beste sintomatologiak gaixoaren egonezina sortarazten dute; horrela gaixoak ez du entzumenaren kaltea nabaritzen, eta hipoakusia subklinikoa gelditzen da. Gehien onartzen den mekanismo fisiopatologikoa, puntzio lunbarraren ondoren gertatzen den likido zefalorrakideoaren presio jaitsiera da. Beste teoria batzuk toxikoa, mekanikoa eta ionikoa dira.

Helburuak

Metodoak

Emaitzak

Mielografía eta sukar sindrome bategatik egindako PL baten ondoren, hipoakusia eta tinnitusa garatu zuten bi gaixo aurkezten ditugu. Audioinetriak frekuentzia baxuetako 40-50 dBko alde bietako hipoakusia neurosentsoriala baieztatu zuen. Handik eta 7-10 egunera tinnitusa desagertu eta entzumena guztiz berreskuratu zuten.

Ondorioak

Diagnostiko eta terapeutikarako egindako PL tekniken ondoren, entzumen kaltearen intzidentzia altua bada ere, kasu gehienetan kaltea subklinikoa da. Batzuetan hipoakusia gogorra eta besteetan kronikoa egitea gerta daiteke, beraz PLaren ondo­rio latz hau ezagutu eta begirarazi behar dugu, batez ere aurretik hipoakusia edo Meniere bat duten gaixoetan, bere arazoa larritu dezakegulako.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan