Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Kortex zingularraren neurona kortikoklaustralen morfologia eta kokapena

Egileak:

I. Gutierrez Ibarluzea

E. Arana Arri

A. Acera Osa

S. Gomez Urquijo

0


Sarrera

Helburuak

Metodoak

Klaustroa bi zatiz (klaustro intsularra eta klaustro prepiriformea) osatua den egitura telentzefaliko garrantzitsu bat da. Haren garrantziak kortexarekin mantentzen duen konexioetan datza. Horrela, klaustro intsularraren bizkarraldeak informazio neokortikala daroa; alde bentrala, berriz, kortex linbikoarekin konektatuta dago. Bere kokapena kontutan hartuko bagenu, behealdeko gongoilekin zerikusia duela esango genuke, putamena bere alboan kokatzen baita. Baina aipatutako konexioak eta kortexarekin mantentzen dituen elkarrekiko erlazioak, informazio kortikalaren prozesamenduan parte hartzen duela esaten digute.

Ikerketa honetan, klaustro eta kortex zingularraren arteko konexioa aztertu nahi genuen, zein eratako neuronak osatua den konexio kortikoklaustrala jakiteko. Era berean, neurona hauen kokapena eta banaketa morfologikoa aztertu ziren.

Emaitzak

Horretarako, 6 New Zealand jatorriko untxiak erabili ziren. Animalia bakoitzean, dextran amina biotinilatuaren (BDA %7.5) injekzio iontoforetiko bat egin zen ezkerreko klaustroan. Hamabost egun pasa ondoren, %2 paraformaldehidoz eta %1 glutaraldehidoz osatutako soluzio baten bidez, bihotzetik perfunditu ziren. BDAren markatua agerrarazteko abidin-biotin-peroxidasa metodoa eta diaminobenzidina kromogenoa erabili genituen. Erreakzioa burutu eta gero, mozketa deshidratatuak, ezargailu gelatinizatuelan kokatu eta estali ziren.

Klaustroan egindako injekzioak eraginda, kortex zingularraren 24a, b eta 29c, d eta e areatan, morfologia anitzeko zelula markatuak agertu ziren. Hauetatik, gehienek (% 87.6), morfologia piramidala aurkezten zuten eta kortexaren V. geruzan kokatuak ziren. Besteak (% 12.4), bipolarrak eta piramide alderanztuak ziren, alegia, VI. geruzan agertzen ziren gehienbat.

Emaitza hauek eta klaustroak kortex zingularrarekin duen konektibitatea kon­tutan harturik, klaustroak eta kortex zingularrak elkarrekiko harremana mantentzen dutela esan genezake. Bestaldetik, jakina da kortex zingularrak, bai ikusmen kortexarekin, bai 8. arearekin (ikusmen motore kortexa), konexioa duela. Horrela, klaustroaren funtzioa ikusmen motorearen koordinazioa izango litzateke.

 

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekuko mezua idatzi duten 7 gazteak
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan