Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

FARMAZIA KOMUNITARIOA, GIB ETA SIFILISEN PREBENTZIOAN ETA DIAGNOSTIKO GOIZTIARREAN INPLIKATUTAKO OSASUN-BALIABIDE GISA

Egileak:

Ainhoa Oñatibia Astibia

Arantxa Arrillaga Arrizabalaga

Maria Luisa Martínez Garcia

Sonia Sanz Olmos

Antonio Arraiza Armendariz

0


Sarrera

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazia komunitarioek, farmazia-elkargoen eta Osasun Sailaren laguntzarekin batera, GIBaren prebentzioarekin eta diagnostiko goiztiarrarekin lotutako hainbat programatan parte hartu dute. 2009an GIBaren test azkarra jarri zen abian GIBaren diagnostiko goiztiarra errazteko asmoz, test aurreko eta osteko aholkuekin eta zentro espezifikoetara bideratzearekin batera. Susmoa berresteko. 2011n, programa osatzeko asmoz, sifilis test azkarra egiten hasi zen, gizonekin sexua duten gizonei zuzendua.

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko farmazietan GIB eta sifiliaren test azkarreko programan lortutako emaitzak deskribatzea.

Metodoak

HIESAren eta sexu-transmisiozko infekzioen planean jasotako datuen azterketa deskribatzailea egiten da.

Emaitzak

2009ko martxotik 2019ko irailera bitartean, GIBaren 28.368 eta 2290 sifilisaren test azkar egin dira Euskadiko farmazietan. Farmazietara testa egitera joaten diren pertsonen % 22,4 gizonekin sexua duten gizonak dira (HSH), % 43,8 gizon heterosexualak (HTX) eta % 25,4 emakumeak. Botikan testa egiten duten pertsona gehienak emaitzaren azkartasunagatik (% 40,7) edo irisgarritasunagatik (% 36,1) egiten dute.
Aldi osoan emaitza positibo guztien prebalentzia % 0,9koa da GIBaren kasuan (n = 243) eta % 3,4koa sifiliaren kasuan. GIBaren emaitza positiboen prebalentzia handiagoa dute HSH-ek populazio orokorrak baino (% 2,1 eta% 0,9, hurrenez hurren).

Ondorioak

Farmazian egindako testen kopuruak eta lortutako emaitzek adierazten dute kolektibo horri zuzendutako kanpainekin jarraitu behar dela eta horrelako zerbitzuak mantendu behar direla.

Bibliografia

Azken Berriak

Osakidetzaren gidaliburu berria euskaraz artatzeko: "Emakumeen arreta"
Mikel Mantzizidor egileetako bat
Osakidetzak gidaliburu berri bat egin du, euskaraz artatzeko orain artekoei (Medikuntza Orokorra, Ospitalizazioko solairuko eritzaintza, Lehen Mailako Arretako Gida...." gehitzen zaiena: EMAKUMEEN ARRETA. Osatuberri aldizkariak eman du horren ber...
Testu laburren Feuse Saria - 2026
Helburua FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. Sariak Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratz...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan