Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

EPISIOTOMIAREN PREBENTZIOAN ERABILTZEN DIREN METODO DESBERDINEN ERAGINKORTASUNA: BERRIKUSPEN SISTEMATIKOA

Egileak:

Ane Hormaetxe Amarika

Olatz Amundarain Agiriano

Iraia Bidaurrazaga Letona

Iratxe Duñabeitia Usategui

0


Sarrera

Gaur egun ohikoa da erditze momentuan gertatu daitekeen perineoko trauma ekiditeko episiotomia erabiltzea(1). Interbentzio hori ekiditeko fisioterapia arloan hainbat terapia garatu dira: masaje perineala, Kegel ariketak eta EPI-NO gailua, besteak beste(2).

Helburuak

Lan honen helburu nagusia erditze aurreko masaje perinealak, Kegel ariketak eta EPI-NO gailuak episiotomien murrizketan duten eragina aztertzea izan da. Era berean, bigarren mailako helburua terapia hauek erditze osteko minean duten eragina aztertzea izan da.

Metodoak

PEDro eta PubMed data baseetan bilaketa bat egin da eta teknika horien inguruan diharduten entsegu klinikoak bilatu dira. Artikuluei PEDro kalitate eskala pasatu zaie (5/11 gutxieneko puntuaketa).

Emaitzak

Bilaketa egin ostean, berrikuspen sistematikoa egiteko erabiliko diren 8 artikuluak aukeratu dira (5 masaje perinealaren inguruan, 2 EPI-NO gailuaren inguruan eta bat Kegel ariketen inguruan). Artikulu hauetan hainbat parametro aztertu eta konparatu dira: tratamenduaren hasiera, denbora eta egilea; episiotomien murrizketa eta minaren murrizketa, beste batzuen artean. Masaje perineala eta Kegel ariketak episiotomiak murrizteko eraginkorrak izan daitezkeela ikusi da (terapia hauek aztertzen dituzten emaitza adierazgarriak aurkitu ditugu: p<0.001/p=0.03 eta p=0.014). EPI-NO gailuaren inguruan, ordea, emaitza kontraesankorrak aurkitu dira.

Ondorioak

Aztertutako hiru tekniken artean masaje perineala da episiotomien prebentzioan onura gehien eragiten duena. Hala ere, lortutako datuen arabera oraindik ikerketa zehatzagoak behar dira teknika honen erabilgarritasuna bermatzeko.

Bibliografia

1. Jiang H, Qian X, Carroli G, Garner P. Selective versus routine use of episiotomy for vaginal birth, Cochrane Database Syst Rev. 2017.
2. Ducarme G, Pizzoferrato AC, De Tayrac R, et al. Perineal prevention and protection in obstetrics: CNGOF clinical practice guideline, J Gynecol Obstet Hum Reprod. 2018; 48(7):455-460.

Azken Berriak

Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez ...
Urriaren 22rako asteazken kulturala antolatu du FEUSEk
FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak Asteazken Kulturala jardunaldia egingo du urriaren 22an, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen. Oraingo honetan, elkartea bera izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein osasun-profesionalen interesa pizteko...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan