Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Bazterketa dietak haurtzaroan. Osasungarriak? Elikadura-osagarrien menpekoak?

Egileak:

Maite Goicoechea Irigaray

Irene Vadillo Álvarez

Anabel Escolano Burgos

Emilio Jesús Aparicio Guerra

Ainhoa Gondra Sangroniz

0


Sarrera

Azken urteotan gure gizartean dieta ezberdinen gorakada izan den arren (barazkijalea, beganoa, etab.), osasun arloko langileen artean gai honi buruzko ezjakintasuna nabaria da. Zer ondorio izan dezakete gure pazienteen osasunean? Zer gomendatu behar diegu gure umeei?

Helburuak

12 urteko nerabea, altuera baxuko familia aurrekariekin. Dieta obolakteobegetarianoa jarraitzeko erabakia hartu du eta bere pediatrarengana jotzen du aholku bila.

Metodoak

Azken 5 urteetako literaturaren azterketa sistematikoa egin da, PubMed, The Cochrane Library, Uptodate, Espainako Pediatria Elkartea eta Lehen Mailako Arreta Pediatrikoko Elkartean. Gure informazio iturrietatik 5 berrikuspen landu ditugu.

Emaitzak

Dieta begetarianoak (obolakteobegetarianoak zein beganoak), paziente pediatrikoetan, orojakilea bezain onuragarriak izan daitezkeela deritzote metaanalisiek, garapena eta hazkuntza oztopatu barik, elikadura anitza eta proteina ezberdinen konbinazio egokia egiten den heinean. Gainera, obesitate, gaixotasun koronario, bigarren motako diabetesa eta hipertentsioaren intzidentzia murrizten du, baita LDL-kolesterola, gluzemia, tentsio arteriala eta gorputz-masa indizearen zifrak ere. Hala ere, elikadura hau jarraitzen duten umeetan, B12 eta D bitamina, zink, aminoazido eta gantz-azido esentzial batzuen gabezia egon daitekenez, hauetan aberatsak diren jakiak jatea ezinbestekoa da (esnea, arrautzak eta zerealak…); bestela, elikagai-osagarriak beharrezkoak izango lirateke. Literaturan, lekale eta zereal proteinak batera jatea gomendatzen da, horrela proteina ezberdinen kalitatea hobetzen delako, haragi proteinen kalitatera hurbilduz. Barazkijakileetan, proteina-sarrera orojakileetan baino handiagoa izan beharko da, beraien elikadura zuntzan aberatsa denez proteinen xurgapena murriztuta dagoelako. Dieta beganoa jarraitzen duten familiek eta euren umeek, aholku gehiago beharko dutenez, erreferentziazko medikuaz gain nutrizionista batek jarraipena egitea komenigarria izango litzateke. Bazterketa dietak jarraitu nahi dituzten umeetan elikadura ohiturak aztertzea derrigorrezkoa da, ezkutatutako elikadura asalduraren bat ez dagoela egiaztatzeko. Eta bularreko umeen kasuan, nutrizio egoera egokia bermatzeko, amek jarraitzen duten elikadura ezagutu beharko da.

Ondorioak

Gure ikerketaren ostean, gure gizartean dieta hauek gero eta hedatuagoak direla esan daiteke, horrenbestez osasun arloko langileek gai honi buruzko ezagutza izatea gomendagarria da, pazienteei aholku eta jarraipen egokia emateko.

Bibliografia

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan