Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

7-lupus eta haurdunaldi unitatea

Egileak:

Olaia Fernandez

Natalia Rivera

Eduardo Ucar

Jose Miguel Aranburu

Jose Manuel Gorordo

M. Luz Garcia

Erreumatologia Zerbitzua. Basurtuko Ospitala. Bilbo


Sarrera

Lupus Eritemaso Sistemikoak (LES) eta Sindrome Antifosfolipidoak (SAF) ume galtzeen, heriotz fetalen eta haurdunaldiko konplikazioen maiztasuna handitzen dituzte.

Helburuak

Kasu hauen identifikazioa eta Unitate espezializatu batera bidaltzea behar duten arreta jaso dezaten.

Metodoak

LES duten 74 emakumeen eta SAF duten 9 emakumeen sailaren errebizioa egiten dugu gure Lupus eta Haurdunaldi Unitatean, ezarritako protokoloa jarraituz.

Emaitzak

Lupuseko taldean 129 haurdunaldi eman ziren (umeen %90.7a bizirik jaio zen, %9.3 ume galtze). Unitatean jarraituta izan aurretik, 74 emakumeen artean 94 haurdunaldien berri eman ziguten, multzo horretan, %44.7 abortu egon zirelarik. SAF primarioaren taldean 8 haurdunaldi bukaeraraino heldu ziren (%88.9 bizirik jaio ziren, .1 galtze), Unitatetik kanpo izandako 6 haurdunaldietatik 0a umearen galera suposatu zuen. LES zuten 47 haurdunek antiagregazioa behar izan zuten eta horien artean, 16 antikoagulatu behar izan ziren ere. SAF primario aurkezten zuten 9 pazienteetatik, lauk heparina eta Aspirina jaso zuten eta beste lauk Aspirina bakarrik. 138 haurdunaldien artean, hauexek izan ziren konplikazio maizenak: utero barnean fetuaren hazkuntza atzeratua, ume galtzeko mehatxua eta infekzio arinak. Maiztasun txikiago izan zuten baina larriak izan ziren honako hauek: 2 preeklampsia kasu, bihotz blokeo bat eta beste ductus arteriosus bat. Azken hauen kasuan, bi haurdunek anti-Ro antigorputzak zituzten. %76.4 erditze baginalak izan ziren.

Ondorioak

-Ume galtzeen tasa LES edo SAF duten emakumeen artean handiagoa da. -Anti-Ro eta anti-La autoantigorputzak dituzten fetuek, bihotz konplikaziok izateko arrisku handiagoa dute. Paziente hauen kontrola, tratamendua eta haurdun geratzeko epealdi hobezinaren hautaketa ezinbestekoak dira. Horrela, ume galtze arriskua era esanguratsuan gutxitzen da.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan