Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10-Blokeo parabertebrala, anestesia teknika gisa, erradiologia bidezko markaketarekin egindako bularreko biopsietan

Egileak:

Aitziber Etxebarria

ZuriƱe Lauzirika

Unai Ortega

Pilar Macua

Javier Aguirre

Sorkunde Telletxea

Anestesia eta Bizkortze Zerbitzua. Galdakao-Usansolo Ospitalea.


Sarrera

Helburuak

Erradiologia bidezko markaketarekin egindako bularreko biopsietan blokeo parabertebralaren eraginkortasuna ikustea. Ebakuntza ondorengo hamabi orduetan analgesia beharrak neurtzea.

Metodoak

Torax mailan (T2, T3 edo T4 lesioa kokatzen den tokiaren arabera) ziztada bakarrarekin blokeo parabertebrala egiten da anestesiko lokalarekin (ropivacaína %0.75 15-ml), bularreko lesio neoplasikoa susmatzen den hamabi pazientetan. Prozedurak irauten duen bitartean pazienteak propofolarekin sedatzen dira erosoago egon daitezen. Ebakuntza ondorengo mina neurtzen da 30, 60, 90 minutura, eta 6 eta 12 ordura.

Emaitzak

Teknika arazorik gabe egiten da hamaika pazientetan, kasu bakarrean ziztada hematikoa. Ebakuntzak guztiak ezustekorik gabe bukatzen dira, eta paziente gehienek ondo jasaten dute. Kasu bakarrean anestesia orokorra behar da teknikaren hutsegiteagatik. Hamar kasutan -ikus eskala analogikoan- hirutik beherako emaitza (EVA < 3) jaso zen aipatutako denboretan. Kasu batean pazienteak antiinflamatorioak behar izan zituen ebakuntza ondoren bi ordura eta bestean sei ordura.

Ondorioak

Blokeo parabertebrala anestesia teknika eraginkorra da erradiologia bidez markaketarekin egindako bularreko biopsia kirurgian. Ondo jasaten den teknika da, arazo gutxirekin. Kasurik gehienetan blokeo honekin ebakuntza ondorengo hamabi orduetan analgesia egokia lortzen da.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan