Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Erizainaren autonomia prozedura baten inguruan

Egileak:

Xabier Sanz Cascante

Joseba Armental Moraza

Nerea Etxeberria Etxaleku

Erika Martin Perez

Nuria GaƱan Iglesias

Rut Iturriza Garbizu

0


Sarrera

Osasun zentruko erizainak era autonomoan egin ditzakeen prozesu ugari dago. Horien artean, 2022ko maiatzean erizaintzako arreta-protokolo berria jarri zen martxan: “Argizarizko tapoia kanpo-entzunbidean eta helduei ateratzeko prozedura”.

Helburuak

Lehen 6 hilabeteetan, arreta-protokolo honekin lortutako emaitzak ikusi nahi dira, erizaintzaren autonomia maila neurtzeko

Metodoak

Atzera begirako ikerketa kuantitatiboa egin dugu, historia klinikoan sartutako formularioetan oinarrituz

Emaitzak

Denera 237 formulario erregistratu dira Pasaia San Pedro eta Bidebietako osasun zentroetan. Erregistro horiek, 230 pertsona desberdinenak dira, beraz, 7 kasutan, bi aldiz etorri dira prozesua egitera 6 hilabeteren tartean.
Denetatik, %97,47 kasuetan, erizainak era autonomoan konpondu du arazoa. Horietatik, %93,25 kasuetan, osasun hezkuntza eta garbitze prozedurak egin dira, eta beste %4,22 kasuetan, ez da prozedurarik egin behar izan, eta osasun hezkuntzarekin nahikoa izan da.
Azkenik, %2,53 kasuetan, erizainak medikuarekin hitz egin behar izan du arazoa konpontzeko.Gehienetan, irrigazio bidezko garbiketa eragotzita zegoenez, espezialistara bideratzako.

Ondorioak

Prozedura hau aurrera eramateko, erizainak era autonomoan egin dezake ia kasu guzietan.
Lehenago, medikuak ikusi eta onetsi behar zuen prozedura, erizainak egin ahal izateko, eta erabiltzaileak, informatutako baimen orria sinatu eta historia klinikora igo behar zen. Honenbestez, 6 hilabete hauetan, 231 mediku kontsulta gutxiago egin dira, eta egindako 6 kontsultak, erizainak aldez aurretik ikusitakoak izan dira. Papel gutxiago erabili dugu, eta Arreta Guneko lankideen denbora ere, aurreztu dugu.

Bibliografia

Azken Berriak

Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez ...
Urriaren 22rako asteazken kulturala antolatu du FEUSEk
FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak Asteazken Kulturala jardunaldia egingo du urriaren 22an, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen. Oraingo honetan, elkartea bera izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein osasun-profesionalen interesa pizteko...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan