Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Griperaren aurkako txertaketa datuen bilakaera COVID garaian

Egileak:

Uxune Apalategi Gomez

Maialen Berridi Agirre

Ane Torena Lerchundi

Amaiur Tranche Otxandorena

Eva Maria Rua Portu

Jose Antonio Aldanondo Gabilondo

0


Sarrera

2020-2022 txertaketa-kanpainak izan dira SARS-CoV-2 pandemiaren presentziak markatutako egoera epidemiologiko batean gertatu diren lehenak. Pandemiaren testuinguru epidemiologikoak herritarrengan txertoarekiko izan zuen jarrerak eragin ote duen ikusi nahi izan genuen.

Helburuak

Helburu nagusia: 2019 eta 2022 bitarteko txertaketa-kanpainako datuak alderatzea. Bigarren mailako helburua da telefono bidezko inkestaren bidez LMAU baten 65 urtetik gorako pertsonen jarrera-aldaketen arrazoiak ikertzea.

Metodoak

Behaketa-azterketa deskribatzailea da. Deskribatutako inklusio-irizpideak betetzen dituzten pazienteen datuak erreferentziako Kudeaketa Sanitarioko Unitateak, OBI plataformaren bitartez ekainiko ditu.

Emaitzak

Txertoaren estaldura >65 urtekoen artean 2020an % 69,3koa izan zen eta 2019ko kanpainarekin alderatuta, parte-hartze desberdintasuna, %10,1 (KT%95, %6,6-%13,6); biztanleria talde berdinerako estaldura portzentaiak 2021 eta 2022an %69,8 eta %64,5 izan ziren hurrenez hurren. 2020an Diabetesa, Bihotzeko arazo edota BGBK zuten gaixoen txertaketa portzentaiak %61,4, %84,1 eta %52,2 izan ziren hurrenez hurren eta hurrengo bi txertaketa kanpainetan estaldura %50 azpikoa izan zen hiru kasuetan. Bigarren helburuari dagokionez, 109 pertsona elkarrizketatu ziren, Covid-19a eta gripea igarotzeko beldurrak eragin handia izan du inkestatuen %64,2rengan eta %40k zioen osasun-aholkuak eragina izango zuela txertoa hartzeko erabakian.

Ondorioak

2020ko gripearen aurkako txertaketa-kanpainako parte-hartzearen ehunekoak gora egin zuen arren, ondorengo urteetako kanpainetako estaldura portzentaien joera beheranzkoa izan da eta ez dute OMSek gomendatutako helburua lortzen. 2020ko kanpainan, Covid19aren beldurrak nahiko edo asko eragin zuen gripearen aurkako txertoa hartzeko erabakian.

Bibliografia

Azken Berriak

Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...
Udako ikastaroak 2026 EHU: "Osasuna eta hizkuntza XIX: Euskara, adimen artifiziala eta osasuna"
Irailaren 11n EHUk ikastaro hau antolatu du:  Udako ikastaroak 2026 EHU: "Osasuna eta hizkuntza XIX: Euskara, adimen artifiziala eta osasuna" Euskara bere garapen teknologikoaren une erabakigarrian dago. Adimen artifizi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan