Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

12-Bularreko minbizian gongoil zentinelaren biopsia selektiboa: gaixoen jarraipena teknika balioztatze eta aplikazio kliniko faseetan

Egileak:

Amaia Otondo

Elena Goñi

Elena Delgado

Lorena Ventura

Patricia Serra

Carmen Estebanez

Erradiodiagnostikoko teknikaria; Medikuntza nuklearreko medikua; Medikuntza Nuklearreko Zerbitzua. Nafarroako Ospitalea. Iruña


Sarrera

Helburuak

Biziraupen globala eta gaixotasunetik aske terminoen bitartez adierazten diren gaixo taldeen arteko alderaketa egitea da. Lehen taldea: gongoil zentinelaren biopsia selektiboa besapeko linfadenektomia (BL) bidez egindako gaixoen jarraipena, teknikaren balioztatze fasean. Bigarren taldea: Aplikazio klinikoko fasean, besapeko linfadenektomian, gongoil zentinelan metastasia aurkezten zuten kasuak bakarrik.

Metodoak

Atzera begirako ikerketa bidez, 148 gaixo aztertu dira, 81 balioztatze fasekoak (2001 eta 2002 urteetan) eta 67 aplikazio klinikoko taldekoak (2003 urtea). 99mTc renio koloidal sulfuroa tumore barruan edo inguruan ziztatu zitzaien, 55-74 MBq dosietan, eta 0.5-1.5 suero fisiologiko bolumenetan. Azterketa anatomopatologikoa, hematoxizilina-eosina eta inmunohistokimikaren bidez egin zen. 2009-ko Martxoa arte eramandako jarraipenean, mamografía, analitikoa markatzaile tumoralekin, BL egin ez zen kasuetan besapeko ekografia eta urteko torax erradiografia sinplea barne hartu da. Mailaketaren eta beren ospitaletako Bular Patologi Unitatearen protokoloen arabera erradio, kimio eta hormonoterapia tratamenduak hartu dituzte.

Emaitzak

Lehen taldean: Egindako jazarpen aldian (34-98 hilabeteak, 83,50±11,4 batez besteko) 81 gaixoetatik, 4 hil dira (%95,1ko biziraupen globala ), 2 bularreko tumorearen odol metastasiagatik eta beste 2 beste tumore batzuengatik, 75 (%92,6) gaixotasunetik aske bizi dira eta beste 2 bularreko tumoreak jota bizi dira. Bigarren taldean : Egindako jazarpen aldian (14-90 hilabeteak, 68,22±10,9 batez besteko) 67 gaixoetatik, 3 hil dira (%95,6ko biziraupen globala ), hauetako 2 bularreko tumorearen odol metastasiagatik. 63(%94) gaixotasunetik aske bizi dira eta beste 1 gaixorik dago. Biziraupen globalean ez da ezberdintasun esanguratsurik aurkitu. Talde bietako pazienteen artean, gertaeren agerpenean Kaplan-Meierren biziraupenenaren analisian diferentzia adierazgarririk ere ez da aurkitu (0,2 log-rank).

Ondorioak

Biziraupen globala eta gaixotasunetik aske dauden taldeen artean ez da estatistikoki ezberdintasun adierazgarririk existitzen. Sei urtetan zehar bildutako jazarpenean gure gaixoetan ez da besapeko errekurrentziarik ikusi.

Bibliografia

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan