Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21- Gurutzetako ospitaleko lagunduriko ugalketa tekniken emaitzak

Egileak:

Judith Silva

Haizea Goiti

Ainhoa Azkuenaga

Leire Laza

Iratxe Ocerin

Roberto Matorras

Obstetrizia eta Ginekologia Saila. Gurutzetako Ospitalea


Sarrera

Azkeneko urteetan Lagunduriko Ugalketa Teknikak abiadura handiz ari dira eboluzionatzen. Orain dela 25 urte jaio zen Espainiako ospitale publikoko lehen “probeta-haurra”, Gurutzetako Ospitalean hain zuzen ere, In Vitro ernalketaren (IVE) bidez. Gaur egun ere Gurutzetako Ospitalea Euskadiko Lagunduriko Ugalketa Tekniken erreferentzi gunea da.

Helburuak

Metodoak

2008. urteko Gurutzetako Ospitaleko Lagunduriko Ugalketa Tekniken emaitzak aztertu nahi ditugu: Intseminazio artifiziala, In Vitro ernalketa (ICSI barne) eta obozitoen- ematea. Honez gain, azkeneko urteetako haurdunaldi-tasaren gehikuntza -teknika guztiak kontutan hartuz- aztertuko dugu.

Emaitzak

Guztira 1308 ziklo burutu ziren 2008. urtean 317 haurdunaldi lortuz: %40,9 IVE-ICSIren bidez; ,7 bikotearen espermarekin burututako intseminazio artifizialaren bidez; %35,9 emaile baten espermarekin burututako intseminazio artifizialaren bidez eta % 40,9 obozitoen-ematearekin. Gainera, kontsulta hauetako 129 pazienteek haurdunaldi espontaneoa lortu zuten. Edozein teknika hartuta urteak igaro ahala haurdunaldi-tasa gehituz doala ikus dezakegu.

Ondorioak

Ospitale honetako Giza-Ugalketa Unitateko arrakasta-tasa erreferentziazko beste hainbat ospitaleren oso antzekoa da.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan