Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Indarra nola landu

Egileak:

Iker Erkizia Escolano


 Helburuak:

 

Medikuaren preskripzioren arabera, helburu ezberdinak edukiko ditugu:

·         Helburu orokorra: osasuna eta bizi-kalitatea.

·         Helburu espezifikoak: bere lanera egokitutako helburuak.

·         Preskripzioa:

·         Lehen aipatu dugun bezala, bere laneko jarrerak ez dira oso egokiak, zutik denbora osoan, pisuak hartu, etab. Ondorioz, printzipioz hanketako muskuluak eta faxa abdominolunbarreko edo sabel eta gerrialdeko muskuluak landuko ditugu. Horrela, lan espezifiko honekin, indarra edukiko du, ondorioz, gutxiago nekatuko da eta edozein kalte prebenitu edo gutxituko ditugu. Adibidez, hernia, lunbalgiak, etab.

 

 

 

-      Ariketa-mota

o   Indar-ariketa analitikoak: Hauek orokorrean makinetan lantzen dira eta muskulu bat isolatzen da.

o   Indar-ariketa funtzionalak: Ariketa orokorrak dira eta muskulu gehiago lantzen dira aldi berean.

-      Frekuentzia:

o   Frekuentzia egokia astean 3 saiokoa da. Baina beti eduki behar dugu kontuan bezeroaren denbora. Hau da, lana, familia, etab. Honen arabera jarriko diogu frekuentzia

-      Entrenamenduaren iraupena edo bolumena

o   % 40-75 bitartean.

-      Kargaren intentsitatea

o   Pisua:

§ Egindako testaren arabera (20RM edo 15RM testa), jarriko diogu pisua.

o   Mugimenduaren abiadura:

§ Ahal duen abiadurarik azkarrena.

o   Serie edo errepikapenen kopurua:

§ 3 serie eta testean egindako errepikapenen 1/3. Adibidez 15RM egindako testean 5 errepikapen.

o   Errekuperazio-denbora:

§ 2-3 min.

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan